Moldavia (eskualde historikoa) | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Moldavia (moldavieraz: Moldova) eskualde geografiko eta historikoa da, izen bereko printzerri historikoaren lurraldeari dagokiona. Moldaviako printzerria lehenik estatu independente bat izan zen eta gero lurralde autonomo bat Otomandarren azpian 14. mendetik 1859. urtera arte egon zen, non Valakiarekin bat egin zuen, eta Errumaniako estatu modernoaren oinarriak osatu.
Funtsean egungo Moldaviako Errepublika independentea eta Errumaniako eskualde den Mendebaldeko Moldavia (biak ofizialki Moldova deituak) hartzen ditu Moldavia historikoak, baina Besarabiako eskualde batzuk Bukovina delakoaren iparraldea Ukrainan daude gaur egun.