Molly Pitcher

Molly Pitcher

Bizitza
JaiotzaTrenton1744ko urriaren 13a
HerrialdeaHamahiru Koloniak
HeriotzaCarlisle1832ko urtarrilaren 22a (87 urte)
Hobiratze lekuaOld Graveyard (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)William Hays (en) Itzuli  (1793 -
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Izengoitia(k)Molly Pitcher
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmada Kontinentala
Graduanon-commissioned officer (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra
Monmoutheko gudua

Find a Grave: 820 Edit the value on Wikidata

Molly Pitcher Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerrako Monmoutheko guduan borrokatu omen zen emakume bati jarritako ezizena da. Uste orokorra da emakume hori Mary Ludwig Hays McCauley zela. Molly Pitcherri buruzko kontakizun batzuk haziz joan diren heinean, historialari askok Molly Pitcher jada folkloreko osagaitzat hartzen dute, pertsona historikotzat jo beharrean, eta esaten dute beharbada benetako hainbat emakumeren ekintzak bilduz sortutako iruditegia ordezkatzen duela Molly Pitcherrek. Ezizena bera, gerran zeuden gizonei ura ematen zieten emakumeei ezarritako ezizenetik eratorria izan liteke.

Mary Ludwig Hays

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Ludwig Hays Filadelfian jaio zen, Pennsylvanian. Bere jaiotza dataren inguruan eztabaida dago, ehortzirik dagoen hilerrian jartzen duenaren arabera, 1744ko urriaren 13an jaio zen[1]. Maria Margaretha eta Johann George Ludwing ziren bere gurasoak eta bera baino zaharragoa zen neba bat izan zuen, Johann Martin. Aita harakina zen. Ziurrenik ez zen inoiz eskolara joan eta ez zuen irakurtzen ere jakingo, garai hartan neska gazteek hezkuntza jasotzea dirua xahutzea kontsideratzen baitzen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Molly Pitcher (1744-1832) - Find A Grave Memorial» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  2. 1973-, Koestler-Grack, Rachel A.,. (2006). Molly Pitcher : heroine of the War for Independence. Chelsea House ISBN 0791086224. PMC 57965655..