MongoDB

 '
Jatorria
Sorrera-urtea2009
Argitaratze-data2009
Azken bertsioa7.0.5
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++, JavaScript, C eta Python
Sistema eragileaLinux, MacOS X, Microsoft Windows eta OpenBSD (mul) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaServer Side Public License (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaMongoDB Inc. (en) Itzuli

http://www.mongodb.org/
Facebook: mongodb Twitter: MongoDB Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/mongodb/mongo

MongoDB (ingelesetik: humongous eta DB Data Base) kode irekiko softwarea da, dokumentuetara bideratutako datu-baseak sortzeko eta kudeatzeko. NoSQL familiako datu-baseak kudeatzeko sistema da. Eskalagarria da, errendimendu handikoa eta C++ lengoaian programatua.[1]

'HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak' liburua.[2][3]

Datu-basea dokumentuetara bideratuta dago. Hala, JSON datuen antzeko formatua duten dokumentu-bildumak kudeatzen ditu. Horri esker, aplikazio askok modu naturalagoan kudea ditzakete datuak (indexazioa, kontsulta), nahiz eta horiek hierarkia konplexuetan kokatuta egon. MongoDB softwarea 2007ko urrian hasi zen garatzen 10gen (gaur egun MongoDB Inc.); kode libreko lehen bertsioa 2009ko otsailean kaleratu zen.[4] Orduz geroztik, hainbat web eta zerbitzuk ezarri dute MongoDB, hala nola Craigslist, eBay, Foursquare, SourceForge eta The New York Times egunkaria, besteak beste. NoSQL motako datu-baseen sistema ezagunena da MongoDB.[5] Ez da datuak datu-taulen bidez gordetzen dituzten datu-baseak kudeatzeko ohiko sistemak bezalakoa, plataforma anitzeko dokumentuen bidez datuak biltzeko datu-baseak konfiguratzeko sistema da MongoDB.

.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. MongoDB website
  2. Pereira Varela, Juanan. (2021). «HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  3. Pereira, Juanan. (2022). Github - juananpe/html5liburua - HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  4. «10gen embraces what it created, becomes MongoDB Inc.» Gigaom.
  5. DB-Engines Ranking. .
  • Hawkins, Tim; Plugge, Eelco; Membrey, Peter (September 26, 2010), The Definitive Guide to MongoDB: The NoSQL Database for Cloud and Desktop Computing (1st ed.), Apress, p. 350, ISBN 978-1-4302-3051-9

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]