Montecitorio jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Italiako udalerri | Roma Capitale |
Municipio of Rome | Municipio II |
Koordenatuak | 41°54′04″N 12°28′43″E / 41.90106127°N 12.47865025°E |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Italia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gian Lorenzo Bernini Carlo Fontana |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Montecitorio jauregia (italieraz: Palazzo Montecitorio) Italiako Erroma hiriburuan kokatua dagoen jauregi bat da, Colonna rionean. Gaur egun Italiako Legebiltzarra dagoen egoitza da.
Izena Mons Citatorius-etik dator. Erromatarren garaian Marteren Zelaia lautzen ibili zirenean bertako hondarrak pilatu eta aipaturiko Citatorius muinoa sortu zen.
XVII. mendean muino honen gainean jauregia eraikitzen hasi ziren. Gian Lorenzo Berninik eraiki zuen Ludovico Ludovisi kardinalarentzat, Gregorio XV.aren iloba zen hau. 1623an Gregorio XV.a hil zenean lanak bertan behera gelditu ziren eta 1691ean Inozentzio XII.a Aita Santuak lanei berrekin zien Carlo Fontana arkitektoaren gidaritzapean. 1696an Curia apostolica delakoa ezarri zen bertan, Aita Santuaren epaitegia. 1789an Montecitorioko obeliskoa ezarri zuen eraikinaren aurrean Pio VI.a Aita Santuak.
1861ean Italiaren bateratzea gertatu zen eta 1870an Erroma hiriburu izendatu zutenean Italiako gobernuak Montecitorio jauregia hautatu zuen Legebiltzarra ezartzeko, izan ere Paolo Comottok diseinaturiko barneko patioak zirkulu erdiaren itxura baitu. Jauregiaren akustika oso txarra zen eta 1900 urtean urak hartu zuenean bertan behera utzi zuten. Hurrengo urteetan konpontze lanei ekin zioten eta 1918an Legebiltzarra Montecitorio jauregira itzuli zen.