Mora fonologian erabiltzen den soinu unitate bat da, hizkuntza batzuetan pisu silabikoa zehazten duena; segmentuaren gainetik eta silabaren azpitik dagoen unitatea da, eta japonieraz oinarrizko unitate erritmikoa da.[1] Izena latinezko hitzetik dator, zeinak «luzamendua» izendatzen baitu, grezierazko χρόνος (khronos) hitza itzultzeko metrikan ematen zaion zentzuan.[2] Latinezko prosodian, hain zuzen ere, erritmoa neurtzeko unitate minimoa zen mora, silaba labur bati dagokiona.[3] Pisu silabikoak garrantzirik ez duen hizkuntzetan, mora kontzeptua silaba kontzeptuarekin nahasten da.