Morsø | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | Limfjord |
Azalera | 368 km2 |
Politika | |
Herrialdea | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Hiri populatuena | Nykøbing Mors |
Hiri populatuenaren biztanleria | 9.198 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 21.800 |
Dentsitatea | 58.2 bizt./km² |
Morsø edo Mors Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen uhartea da, bai eta izen bereko udalerria ere. Limfjord barnean kokaturiko uhartea da eta herri nagusia Nykøbing Mors da.
Diatomita jalkinez osaturiko uhartea da, bertako hizkuntzan moler esaten zaiona. Moler museoa dago bertan, uhartearen historia geologikoa, daniarren bilakaera eta fosil ugari dauzka erakusgai.
Nykøbing Mors da udalerriko eta uharteko hiriburua. 1299an jaso zuen hiri titulua eta gaur egun 9.198 (2011) biztanle ditu.
Bi zubi handik elkartzen dute Vendsyssel-Thy uhartea eta Jutlandia penintsularekin, 382 metro luzen den Vilsundbro iparralderantz eta 1717 metrotako luzera duen Sallingsund hegoalderantz. Trena eta ferry sistema ere baditu.