Motor-babeslea edo errele termikoamotor elektrikoak gainkarga ahul eta jarraituez babesteko gailu erabilienak dira. Korronte alterno nahiz korronte zuzenarekin erabil litezke. Babes-gailu honek honakoa bermatzen du:
Motorren iraunkortasuna hobetzea, ezohiko berotze baldintzetan funtzionatzen utzi gabe.
Ustegabeko etenaldiak saiestuz makina edo instalazioen etengabeko erabilera.
Etenaldi baten ondoren ahal bezain azkar eta makina eta pertsonen segurtasunerako baldintza onenetan martxan jartzea.