Motordun txalupa

1962ko zurezko «Rebel» bat karelez kanpoko motorearekin.
Motordun Txalupen Europako txapelketa Żninen (Polonia).

Motordun txalupa, orohar, belaontzia eta ur motoaz erabat ezberdina den eta helize bat edo erreaktore bat bultzatzen duen barne-errekuntzako motore batez mugitutako ontziari deritzo. Alabaina, Abordaiak Prebenitzeko Nazioarteko Araudiak "makinaria bidez bultzatutako edozein ontzi" bezala definitzen du. Txalupa azkar bat azkar mugitzeko diseinatutako motordun txalupa bat da, lasterketetan erabiltzen dena ur eskiatzaileak atoian eramateko, patruilaontzi bezala eta helburu militardun ontzi armatu azkar bezala. Txalupa puzgarriak ere, motore batekin patruilaontzi edo pasaiarien ontzi motel bezala balio dezaketenak lehorreratutako ontzi batera garraiatzeko teknikoki motordun txalupa bezala sailkatzen dira.

Hiru aldaera ezagun daude motorrari dagokionez: barnealdekoa, kanpoaldekoa (edo karelez kanpokoa, eta barnealde/kanpoaldekoa.

  • Barnealdekoak ontzi barnean, ardatza eta helizea izan ezik guztia du barnean. Barnealdeko motorraren bi konfigurazio daude: transmisio zuzena eta V eran. Transmisio zuzenean motorra ontziaren erdialdetik gertu muntatzen da ardatz bultzatzailea justu kanpoaldean, txopan duela, V erako transmisioan motorra txopan atzera begira muntatzen den bitartean, ardatzak brankarantz begiratzen duelarik, txoparantz V bat eginez.
  • Karelez kanpoko motorra edo kanpoaldekoa ontziaren txopan jartzen da, eta barne-errekuntzako motorra du, martxa murrizgailua (transmisioa) eta helizea.
  • Barnealde/kanpoaldeko motorra aurreko bien arteko nahasketa bat da, barne errekuntzako motorra ontziaren barnean eta martxa murrizgailua eta helizea kanpoan daudelarik.

Motordun txalupak asko aldatzen dira tamaina eta konfigurazioari dagokionez, 4 metroko Boston Whaler irekitik hasi eta ozeano bat zeharkatzeko gai diren luxuzko yateetaraino.

Oro har, bolante bat izaten dute gidatzeko, lema erara.

Txalupa Santa Ponsako kirol portuan sartzeko biratzen.

Helizea motor batera (kasu honetan lurrunezkoa) jada XVIII. mendean Birminghamen James Wattek gehitu zuen arren, gasolina motorra ez zen XIX. mendearen azken zatiraino garatu, une horretan Frederick William Lanchesterrek bi osagaiak, lehen motordun txalupa britainiarra sortzeko, Oxforden probatua, uztartzeko ahalmenaz jabetu zenean. Beranduago, garai horretan bertan, euren feluka Monterrey kliperraren bertsio primitiboetan eraldatzen hasi ziren, bertan put-put bezala ere ezagutzen zirenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]