Moyua plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′46.83″N 2°56′05.96″W / 43.2630083°N 2.9349889°W |
Moyua plaza[1] edo Federico Moyua plaza sarritan Plaza Eliptikoa ere deitua Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da. Hiri honetako plaza garrantzitsuenetako bat denez, eraikin nabarmenak ditu.
Abandoeta Indautxu auzoen artean dago.
Plaza honetan kale hauek bat egiten dute: On Diego Lopez Haroko kale nagusiak, Errekalde zumarkaleak, Elkano kaleak eta Ertzilla kaleak.
Plazak izena 1910-1913 bitartean Bilboko alkate izan zen Federico Moyua Salazarri zor dio. Nahiz eta izen hori ofiziala aspaldikoa izan, Bilbotar askorentzat, plaza horri Plaza Eliptikoa deitzen diote, elipse baten itxura duelako eta, aldi berean, zirkulu baten itxura duen Plaza Biribiletik bereizteko.
1940ko hamarkadan José Luís Salinas arkitektoaren proiektuari jarraituz eraiki zen. Hirurogei urte geroago, haren seme Manuel Salinasek hiriko erdigunearen eraberritze prozesu bati ekin zion. 1997an plaza berrinauguratua izan zen, bere jatorrizko elipsi itxura eta ingeles eta frantziar parterreak mantendu zituelarik. Elementu gehiago gehitu zitzaizkion, tartean altzairuzko farola berriak eta eserleku funtzionalak. Gainera, antzinako jatorrizko iturria ere berreskuratu zen.
Moyua plazaren inguruan hainbat eraikin nabarmen daude:
Plaza honetan Bilboko metroaren geltoki bat dago, hain zuzen ere Moyuako geltokia.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |