Muezza edo Muʿizza (arabieraz: معزة), tradizio musulmanaren arabera, Mahoma profetaren katu gogokoena izan zen[1][2].
Ziurrenik, Mahomak ez zuen katurik izan. Xaria aditu askok diotenez, ezin izan dute aurkitu katu honen existentzia adieraziko lukeen iturririk[3][4].
Kondairaren arabera, Muezzak Mahomaren bataren mahukaren gainean lo hartu zuen, eta Mahomak mahukatik zati bat moztea aukeratu zuen katuaren loaldia ez eragozteko. Mahomaren sermoietan, Muezza bere altzoan egoten zen askotan[1][2].