Muino egileak

Grave Creek Mound, Mendebaldeko Virginiako Moundsville herrian kokatua, Estatu Batuetako muino koniko handienetakoa da. Adena kulturak sortu zuen.

Muino egileak deitu izan diren kulturak Ipar Amerikan 5.000 urteko epean lurrez osatutako muinoak eraiki zituzten hainbat talde izan ziren. Muinoak ekintza erlijiosoetarako, zeremonietarako, hilobi modura, eta eliteen egoitza gisa erabili ziren. Kolonaurreko zenbait kulturak sortu zituzten, K.a. 3500. urtetik hasi eta XVI. mendera arte: Adena kulturak, Hopewell kulturak lehen mendeetan, eta Mississipiko kulturak IX. mendetik aurrera. Kultura horiek Aintzira Handien, Ohio ibaiaren eta Mississippi ibaiaren arroetan bizi izan ziren. Lehen muinoa K.a. 3500. urtean hasi ziren eraikitzen bertako indigenak Watson Brake deritzon gunean, gaur egungo Luisianan, Egipton piramideak eraikitzen hasi baino 1.000 urte lehenago.

XIX. mendetik, aditu nagusiek kontsentsuz onartzen dute muinoak Amerikako indigenek egin zituztela. XVI. mendeko espainiar esploratzaileek kontaktuan izan zuten Mississippi kulturako azken aldiko zenbait hirirekin. Estatu Batuak mendebalderantz hedatzen hasi zirenean, bi mende geroago, eskualde horietako amerindiarrek ez zuten gogoan muinoak sortu zituzten zibilizazioak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]