Mukden Jauregia | |
---|---|
瀋陽故宮 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ming eta Qing dinastietako Jauregi Inperialak Pekin eta Shenyangen | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Liaoning |
Azpiprobintzia mailako hiri | Shenyang |
Koordenatuak | 41°47′45″N 123°27′00″E / 41.7958°N 123.45°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1625 |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 439-002 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Mukden Jauregia (txinera tradizionalez: 盛京宮殿; pinyinez: Shěngjīng Gōngdià) edo Shenyang Gugong (txinera tradizionalez: 瀋陽故宮; txinera sinplifikatuz: 沈阳故宫; pinyinez: Shěnyáng Gùgōng), Shenyang Jauregi Inperiala bezala ere ezaguna, Txinako Qing dinastia berriko (1619-1910) antzinako jauregi inperial bat da.
1625ean eraiki zuten, eta Qing dinastiako lehen hiru enperadoreak bertan bizi izan ziren, 1625 eta 1644 bitartean. Txinako Mantxuria probintziako Shenyang hiriaren erdian dago.
Lehen eraikuntza, 1625ean hasi zen, Nurhazi enperadorearen erregealdian. 1631n, eraikin gehigarriak gehitu ziren, Hung Taiji enperadorearen erregealdian. Mukden Jauregia, Beijingeko Hiri Debekatuaren antzekoa izateko eraiki zen. Hala ere, jauregiak, mantxuriar eta tibetar estiloen eraginak ere baditu.
Qing dinastiak 1644an, Ming dinastia Beijingen ordezkatu ondoren, Mukden Jauregiak, enperadorearen egoitza ofizial estatusa galdu zuen, eta eskualde jauregi bihurtu zen. 1780an, Qianlong enperadoreak, jauregia hedatu zuen. Qing dinastiaren ondorengo dinastietako enperadoreek, oro har, Mukden Jauregia urtean denboraldi batez erabiltzen zuten.
1955ean, Mukden Jauregia Shenyang Jauregi Museoan bihurtu zen. 2004an, UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Hiri Debekatuaren hedapen bat bezala.