Murder by Death | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Murder by Death |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, film komikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Moore |
Gidoigilea(k) | Neil Simon |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Columbia Pictures Ray Stark (en) |
Konpainia ekoizlea | Rastar (en) |
Edizioa | Margaret Booth |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dave Grusin |
Argazki-zuzendaria | David M. Walsh |
Jantzi-diseinatzailea | Ann Roth |
Murder by Death (euskaraz Erailketa Heriotzez), 1976ko Robert Moore) estatubatuarrak zuzendutako misteriozko komedia film bat da. Eileen Brennan, Truman Capote, James Coco, Peter Falk, Alec Guinness, Elsa Lanchester, David Niven, Peter Sellers, Maggie Smith, Nancy Walker eta Estelle Winwood aktoreek antzeztu zuten.
Filma asteburu pasa asmoz biltzen diren detektibe film eta eleberrien parodia bat da, esate baterako, Agatha Christieren Eta ez zen alerik ere geratu / Hamar Beltx (1939) eleberria.
1976ko Veneziako Zinemaldian aurkeztu zen.
Lionel Twain (Truman Capote) aberats xelebreak bere jauretxera munduko bost detektibe garrantzitsuenak afaltzera gonbidatu ditu: Sidney Wang (Peter Sellers) txinatar inspektorea, Dick Charleston newyorkarra (David Niven), Jessica Marbles ingelesa (Elsa Lanchester), Milo Perrier belgikarra (James Coco), eta Sam Diamond estatubatuarra (Peter Falk) Tess Skeffington (Eileen Brennan) idazkaria lagun duela. Jauretxeko Jamesenyor Bensonyora (Alec Guinness) maiordomoak gonbidatuei harrera egin ondoren, Twainek afarian bileraren arrazoia azalduko die: gauerdian hilketa bat jazoko da, hura argitzen lortzen duenari milioi bat dolar saritan emango dizkio.