Japoniako historia |
|
Muromachi Aroa (japonieraz: 室町時代 Muromachi jidai )
, Ashikaga Aroa ere deitua, Japoniako historiaren aroa da, 1336tik 1573 arte hedatzen dena.[1] 1336an hasi zen, Kenmu Berrezartzearen porrotarekin eta Ashikaga Takauji samuraiaren boterearen hartzearekin, zeinak Japoniako historian bigarren shogunerria ezarri baitzuen 1338an: Ashikaga shogunerria hain zuzen ere; eta 1573an amaitu zen, Oda Nobunaga daimyōak Ashikaga Yoshiaki hamabosgarren eta azken shoguna agintetik kendu zuenean.
Aro honen hasieran, boterea zatikatzeko prozesua garatzen da Japonian, non shogunerriak, han deituriko feudoekin botere politikoa partekatzen zuen, eta hauen boterea daimyōaren eskuetan zegoen. Hala ere, garai honen bigarren erdian botere balantzea hautsi zen, shogunek euren eragina galdu zuten eta daimyōak indartu egin ziren; handik gutxira, daimyōak klanen arteko eztabaida hasi zuten, herrialdeko botere politiko osoa lortzeko asmoz.[2] Aro honetan, beraz, bi aldi espezifiko nabarmentzen dira zatiketa politiko honen ondorioz:
Muromachi Aroan ere, nekazaritzan eta merkataritzan oinarritutako hazkunde ekonomiko bat hasi zen, sistema feudalak lagunduta; kanpo merkataritzari dagokionez, Txinako Ming dinastiarekiko trukea indartu zen aldiaren lehen erdian. Gero, bigarren zatian, europarrak edo nanban (japonieraz: 南蛮 , euskaraz: «hegoaldeko barbaroak») Japoniara iritsi zirenean, portugaldarrekin, holandarrekin, ingelesekin eta espainiarrekin trukea hedatu zen. Fenomeno hori konstante mantendu zen Muromachi Aroaren amaieran, Azuchi–Momoyama Aroan haziz eta Edo Aroaren hasieran gainbehera.[3] Kulturari dagokionez, shogunerriak babestutako zen budismoaren arabera eboluzionatu zuen gizarteak, eta gaur egun arte mantendu diren hainbat adierazpen kultural garatu zituzten, hala nola tearen japoniar zeremonia, ikebana eta nō, besteak beste.
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |