Musashino no Mori parkea | |
---|---|
Mota | Tokyo metropolitan park (en) |
Honen izena darama | Musashino (en) |
Indarraldi | 2000ko apirilaren 1a - |
Herrialdea | Japonia |
Kudeatzailea | Tokyo Metropolitan Park Association (en) |
Webgune | tokyo-park.or.jp… |
Musashino no Mori parkea (japonieraz: 武蔵野の森公園 Musashino no mori kōen ) Musashino eskualdean dagoen parkea da, Japoniako Tokioko metropolian.
Parkea Mitaka, Fuchū eta Chōfu hirien muga eremuan dago Chōfu aireportuaren ondoan eta Musashino basoko kirol aretotik eta Ajinomoto estadiotik gertu[1].
Parkea baso eremua da, kirol instalazioak eta autoak aparkatzeko bi gune ditu, eta Tokioko Parke Metropolitarreko Elkarteak (東京 都 公園 協会) kudeatzen du[2].
Parkea 2000ko apirilaren 1ean ireki zen, eta "Musashino basoa"z inguratuta dago[3].
2020ko Udako Olinpiar Jokoen barruan, txirrindularitzan gizonezkoen eta emakumezkoen errepideko lasterketen hasiera Musashino no Mori parkean izan ziren[4], lesterketen helmuga Fuji Nazioarteko Zirkuitoan izan baziren ere.