Muschelkalk

Baden-Württemberg hegoaldeko Meschelkalk arrokak.

Muschelkalk (alemaneko "kareharri maskordun"; frantsesez: calcaire coquillier) Europako erdialde eta mendebaldeko geologiako unitate litoestratigrafiko bat da. Triasiko Ertainean (orain dela 240-230 milioi urte) sortutako arroka sedimentarioak dira, Trias Germanikoaren bigarren unitatea[1]. Bere azpian zaharragoa den Buntsandstein dago eta, bere gainean, gazteagoa den Keuper formazioa. Muschelkalkean kareharri sekuentziak eta dolomita eremuak daude.

Iraganean, Muschelkalk izena ematen zitzaion gaur egun Triasiko Ertain deitzen diogun garaiari. Gaur egungo estratigrafian, hala ere, arroka unitateari baino ez zaio horrela deitzen, eta ez garai zehatz bati.

Muschelkalk izena Georg Christian Füchsel alemaniar geologoak erabili zuen lehen aldiz (1722-1773). 1834ean, Friedrich August von Albertik Triasikoan sartu zuen. Muschelkalk ama arrokaren parte da Alemaniako eremu gehienetan eta inguruko herrialdeetan, bereziki Herbehereetan, Ipar itsasoan eta Silesia eta Danimarkan. Turingia, Harz, Frankonia, Hesse, Suabia, Sarre eta Alsazian mendi batzuetan agertzen dira.

Germaniar Arroan metatu ziren arrokak dira, lurrez inguratutako itsaso txiki batean, Tetis ozeanoarekin komunikazio desegonkorra zuena. Hala ere, Alpeetan eta Eusko-kantauriar arroan garai berdineko eta ezaugarri antzekoak dituzten arroka formazioei ere Muschelkalk izena ematen zaie, kasu hauetan Tetis Ozeanoaren kostarekin lotutakoa[2][3][4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gradstein, Felix M.. (2016). A concise geologic time scale 2016. Elsevier ISBN 978-0-444-63771-0. (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  2. Rovira, F. C., de Porta, N. S., & i Duran, J. M. S. (1993). Cronoestratigrafía (palinología) del Triásico sudpirenaico y del Pirineo Vasco-Cantábrico. Acta geológica hispánica, 33-48.
  3. Jaime Soguero, Chabier de; Mujal Grané, Eudald; Fortuny Terricabres, Josep. (2019). «Nuevas icnitas de vertebrados en la unidad detrítica del Muschelkalk del Triásico Medio en la Cuenca Catalana (Vallirana y Vacarisses, Catalunya)» Zubía (31): 53–58. ISSN 0213-4306. (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  4. Gallego, M. R., Aurell, M., Badenas, B., Fontana, B., & Meléndez, G. (1994). Origen de las brechas de la base del Jurásico de Leitza (Cordillera Vasco-Cantábrica oriental, Navarra). Geogaceta, 15, 26-29.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]