Muscle car (euskaraz literalki Gihar-auto), 1960ko hamarkadan AEBetan sortutako auto mota bat deitzeko izendapena da. Australian ere nahiko hedatuak dauden autoak dira.
Bildumazaleen artean oso estimatuak dira, bereziki AEBetan.
Beren urrezko aroa 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkada izan ziren, azken hamarkada horren amaieran gainbehera jasan zuten, 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadan nolabaiteko berpizkundea izan zuten, eta gaur egun muscle car auto garaikideak egon arren, estimatuenak hamarkada horietako modeloak dira.
Izena kirol-autoen ezaugarriak eta duten itxura "gihartsuari" zor die, horrek estetika oldarkorra eta nabarmena ematen die.
Muscle car motako modelo nabarmen eta ezagunen artean honakoak daude: Chevrolet Camaro, Chevrolet Chevelle, Dodge Charger, Dodge Challenger, Ford Mustang, Ford Torino, Pontiac GTO eta AMC Javelin.
Honako film hauetan muscle car autoak agertzen dira: Bullitt (1968), Mad Max (1979), The Dukes of Hazzard (1979-1985eko telesaila), The Dukes of Hazzard (2005eko filma), Death Proof (2008) eta The Fast and the Furious (film saila).