Musika zelta, zeltak diren Mendebaldeko Europako herrialdeetako folk musika izen beraren barnean biltzeko asmoz musikariek, disko etxeek, musika saltokiek eta musika aldizkariek sarritan aipatzen duten musika generoa da. Berez ezin liteke zehazki zelta izendapenaz musika jakin bat deskribatu, baina izendapenak indarra hartu zuenetik herrialde horietako ahozko musika nahiz musika herrikoiari deitzeko erabili izan da. Musika zelta nagusiki Irlanda, Eskozia, Gales, Bretainia, Kornualles eta Man uhartean jo ohi diren herri-musikak batzen ditu. Horietatik at, herrialde horietako joandako herritar edo emigratzaile ugari bizi diren estatuetako musika talde askok ere musika genero horren barnean sartu ohi dira: Estatu Batuak, Kanada, Australia, Zeelanda Berria...
Musika zelta nagusiki bi baldintza hauen arabera defini liteke:
Batzuetan musika zelta izendapena Irlanda eta Eskoziako musika herrikoiari lotzen zaio, bi herrialdeetako musika herrikoiek ezaugarri nabariak eta elkarbanatuak baitituzte. Bitxiena Irlanda nahiz Eskoziako musikariek musika zelta izendapena saihestu nahi izatea da; dena dela, salbuespen gisa musika merkatuan agertu edota nabarmendu nahi izatean izendapen hori erabiltzen dute. Definizioa bera nahiko konplexua da; gainera, Irlandako Errepublikako independentziaren ondoren bertako gobernuak musika zelta soilik irlandar musika izango balitz bezala, produktu moduan saldu nahi izan du. Zinez, eskoziar edota irlandar geografia izendapenak erabat gaur egungoak dira, berez arbaso zelta berberak, musika ondare bera eta hizkuntza iturri bera (gaelera) baitituzte.
Irlanda eta Eskoziako musika mota horren garrantzia mundu ingeles hiztunean erabatekoa da, bereziki Estatu Batuetan, bertan jaiotako bluegrassak eta country musikak euren iturburuetatik edaten baitute.
Nazio zelta gisa deituak diren herrialdeetan musika mota hori jotzen duten talde edo musikari hauek nagusi dira:
Nazio zeltak ez diren herrialdeetan musika mota hori ere jo ohi izan duten talde hauek aipa daitezke:
Zelta nazioak | ||
---|---|---|