Muskulu piramidala | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | muscle of abdomen (en) ![]() |
Jatorria | Pubiseko sinfisia pubic crest (en) ![]() |
Insertzioa | Lerro zuria |
Arteria | Beheko eta goiko arteria epigastrikoa |
Nerbioa | Nerbio subklabioa |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus pyramidalis |
TA | A04.5.01.007 |
FMA | 15568 |
Terminologia anatomikoa |
Muskulu piramidala abdomenean kokatzen den muskulu txiki eta triangeluarra da[1]. Bilaterala da eta lerro zuriaren bi aldeetan kokatzen da. Muskulu zuzenarekin batera abdomenean zuzenen leka osatzen du.
Muskulu piramidala beheko aldean bi tokitan ezartzen da: pubiseko sinfisian eta gandor iliakoan. Lerro zuriaren (lerro alba) barruko eta goiko ataletan ezartzen da.[2]
Uzkurtzen denean lerro zuria tenkatzen du.[2]
Nerbio subkostalaren atal bentralak odoleztatzen du. Goiko eta beheko arteria epigastrikoek odoleztatzen dute.
Muskulu hau populazioaren %20an faltatzen da. Alde batean edo bitan falta daiteke. Hau gertatzen denean, abdomeneko muskulu zuzenaren beheko atala handiagoa da. Gerta daiteke ere alde batean bi muskulu piramidal aurkitzea.