Myllokunmingia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Ordena | Myllokunmingiida (en) |
Familia | Myllokunmingiidae (en) |
Generoa | Myllokunmingia [[|]] |
Myllokunmingia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Myllokunmingia fengjiaoa. 520 milioi urte dela bizi izan zen. Ezagutzen den kordatu zaharrena da[1].
Txinaren hegoaldean dagoen Maotianshan Shales aztarnategian aurkitu zen, Kunming hiriaren ondoan, hortik bere izena[2]. Shu, Zhang eta Han paleontologo txinatarrek aurkitu zuten 1999 urtean[3].
Myllokunmingia fengjiaoa-ren fosil bakarra aurkitu da[3]. 28mm-ko luzera du eta 6mm-ko altuera. V eta W itxurako muskuluak ditu eta izpi itxurako hegatsa bizkarrean. Gorputzak 25 segmentu agertzen ditu eta mutur anterobentralean bost edo sei zakatz-poltsa ditu[2]. Notokorda, faringea eta digestio hodia ikusten zaizkio barnean. Ahoa ordea ez zaio nabaritzen[2]. Kamera estiloko begi primitiboak zituen[4].
Kartilagoz egindako garezurra eta eskeletoa zituen[2].