Myoporum laetum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Scrophulariaceae |
Generoa | Myoporum |
Espeziea | Myoporum laetum Forster, 1786 |
Mioporoa (Myoporum laetum) Scrophulariaceae familiako zuhaitza da. Txilen miosporo diote.
Hostoiraunkor zuhaitza da, 10 m inguruko altuerara iristen dena eta neguaren amaieratik udaberriaren erdialdera loratzen da. Azala marroi pitzatu itxura du.
Hostoak pozoitsuak dira, ertzak osoak edo pixka bat zerratuak eta guruin zeharrargitsuez estalita daude. Loreak, hermafroditak dira, zurixkak puntu moreekin eta petaloak iletsuak elkarrekin soldatuak, 4-5 estamine ditu.
Zeelanda Berriko zuhaitza da. Oso ondo hazten da kostaldeetan eta baso txikietan.
Iberiar Penintsulan, maiz, Balearretan, Katalunian, Valentziako Erkidegoan, Murtzia, Andaluzian, Extremaduran, Ceutan, Portugalen, Kanarietan eta normalean klima epel edo leunetan landatzen da, Euskal Herrian ere aurkitu daiteke. Kostaldeko errepidetan eta hondakinetan naturalizatzen da, eta bertan landare inbaditzaile gisa hedatzen den. [1] Landare apaingarri moduan ere landatzen da.
Oso ondo jasaten du itsasoaren hurbiltasuna, haizea eta hareatza. Batzuetan basatuta agertzen da. [2]
Maoriek larruazaleko hostoak igurtzi zituzten eltxoak eta hare-eulia uxatzeko [3]
Myoporum laetum Georg Forsterrek deskribatu zuen eta Florulae Insularum Australium Prodromus 44.- an argitaratu zen 1786. urtean. [4]