Myrtle Reed | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1874ko irailaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Chicago, 1911ko abuztuaren 17a (36 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea, eleberrigilea, idazlea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Olive Green |
![]() ![]() |
Myrtle Reed (Chicago, 1874ko irailaren 27a – ibidem, 1911ko abuztuaren 17a) estatubatuar idazle, kazetari eta filantropoa izan zen. Hainbat liburu arrakastatsu idatzi zituen eta sukaldaritzari buruzko hainbat liburu argitaratu zituen Olive Green izangoitia erabiliz.
Elizabeth Armstrong Reed idazlearen eta Hiram von Reed predikariaren alaba, Chicagon jaio zen 1874ko irailaren 27an. Chicagoko West Division eskolan ikasi zuen, non The Voice aldizkaria argitaratu zuen. Garai hartan, James Sydney McCullough irlandar kanadarrarekin gutunen bidez komunikatzen zen[1].
1906an McCulloughekin ezkondu zen, ia 15 urteko harremanaren ondoren[1]. Insomnioa diagnostikatu zioten eta lotarako pilulak agindu zizkioten. 1911ko abuztuaren 17an bere buruaz beste egin zuen lotarako pilulak gaindosi eginez.
Lola Carrier Worrell musikagileak Reeden poema batean oinarritutako abesti bat idatzi zuen: Waiting: Love Lyrics #1[2].