Mythimna unipuncta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Noctuidae |
Leinua | Leucaniini |
Generoa | Mythimna |
Espeziea | Mythimna unipuncta Haworth, 1809 |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 40 mm |
Mythimna unipuncta Noctuidae familiako sits bat da, nekazaritzarako oso kaltegarria. Adrian Hardy Haworthek deskribatu zuen 1809an. Amerikan du jatorria, Hego Amerikan zein Ipar Amerikan, baina gizakiak Europa, Asia eta Afrikara ereman du[1]. Euskal Herrian ere aurki daiteke[2]. Beldar direnean, lerroan mugitzen dira, nekazaritza-zelaiak hondatuz.
Intsektu migratzaileak dira, normalki klima epeletara bidaiatzen dute udaberrian eta klima hotzagoetatik ihes egiten dute udazkenean[3]. Errutea udan egin ohi dute. Emeak poligamoak dira, feromonak jariatzen dituzte eta hainbat arrekin ernaltzen dituzte arrautzak[4].