Artikulu hau hiru pertsonen arteko harreman iraunkorrari buruzkoa da; uneko praktika sexualari gaitzat duena beste hau da: «Hirukote sexual»
Ménage à trois (frantsesetik eratorria, menaʒ ɑ'tʀwa ahoskatua) hiru pertsonen arteako elkarrekin bizitzeko eta, aldi berean, harreman sexualak mantentzeko akordioa da. Kontzeptua euskaratuta “hiruren etxea” izango litzateke[1].
Testuinguruaren arabera esanahi desberdin izan dezake kontzeptu honek. Normalean ezkontza-triangelu moduan uler daiteke[2]. Bestetan, ezkonduta dagoen bikote baten konponketa moduan ikus daiteke non baten edo bestearen amorantea bereaiekin batera bizi den. Beste kasutan maitasun ugariko elkar bizitze modu bat bezala uler daiteke, non bata besteekin erromantikoki maiteminduta dagoela.
Gaur egun, beste esanahi bat jaso du non hirukote sexual bat ematen den, elkarrekin bizi ala ez.
Suedian, 1775an, Adolf Fredrik Munck af Fulkila kondea Gustavo III erregeak kontratatu omen zuen Sofía Magdalena erreginarekin oheratzeko. Antza, sexua irakasteko kontratatua zena, azkenik, etorkizunean errege izango zen Gustavo IV Adolforen seme biologikoa izan zen (1778). Esaten zen bai erregina eta baita ere erregearen amorantea zela. Xurrumurru hauek eragin handia izan zuten eta Suedian Holstein-Gottorp dinastiaren amaierara eraman zuten.
Edith Nesbit idazlea senarrarekin, Hubert Bland, eta honen amorantearekin Alice Hoatson bizi zen. Bien arteko seme-alabak hazi zituen berarenak izango balira[3].
↑Adeleye, Gabriel; Acquah-Dadzie, Kofi; Sienkewicz, Thomas J.; McDonough, James T (1999). World dictionary of foreign expressions: a resource for readers and writers. Bolchazy-Carducci Publishers. 244or. 2011ko irailaren 15an kontsultatuta [1]
(Gaztelaniaz): FOSTER, Barbara; FOSTER, Michael; HADADY, Letha: Triángulos amorosos: El ménage à trois de la Antigüedad hasta nuestros días, Rústica. Paidós, 1999. ISBN 84-493-0784-8.