Nacho Guerreros

Nacho Guerreros

(2012)
Bizitza
JaiotzaCalahorra1970eko abenduaren 5a (53 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm1411221 Twitter: nachoguerreros Edit the value on Wikidata

Ignacio Guerreros García (Calahorra, Errioxa, 1970eko abenduaren 5a), Nacho Guerreros bezala ezagunagoa, aktore espainiarra da. Telebistan egindako lan batzuengatik da ospetsua: Aquí no hay quien viva Antena 3ko telesailean aritu zen Jose Maríaren rola egiten, eta gaur egun La que se avecina Telecincoko telesailean aritzen da Coque pertsonaiari bizia ematen.

Nacho Guerreros Calahorran (Errioxan) jaio zen. Gasteizetik pasatu zenean antzerki talde bat sortu zuen. 1991ean antzerki ikasketak egin zituen Madrilen.

Aktorea izan baino lehen, zenbait lanak egin zituen: elbarrituak laguntzen, zerbitzari lanetan, etab. Gainera, bere bazkideekin dekorazio negozio bat martxan ipini zuen Madrileko Plaza Mayorretik hurbil.

Hauek dira berak egindako antzerkiak.

- Bent (2005- 2006).
- Jesús de Nazaret (2003).
- El dragón de fuego (2003).
- Don Gil de las calzas verdes (2000).
- Café teatro (1998- 2001)

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira berak egindako film laburrak.

- Lala (2009).
- Eric (2004).
- Sin remite eta Memoria y muerte de una cortometrajista (2003).
- Tiro de piedra (2002).
- Haevn venganza (2001).
- Una mañana (2000).

GKEekin laguntzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nacho Circo sin animales[1] animalien defentsa elkarte baten ordezkaria da, beste pertsona ospetsu batzuekin batera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]