Nanaia Cybelle Mahuta (Auckland, 1970eko abuztuaren 21a) Zeelanda Berriko politikari maoria da, Alderdi Laboristakoa.
Ikasketaz, Aucklandeko Unibertsitatean Maori negozioen garapenean diploma dauka. 2016. urtean emakumezkoen aurpegiko tatuaje maori tradizionala (moko kauae delakoa) egin zuen okotzean, halakorik Zeelanda Berriko Parlamentuan zuen lehen pertsona bilakatu zelarik[1].
Gehiengo laboristako gobernuetan, 2017ko legealdikoan, Maorien Garapenerako ministro eta Tokiko Agintaritzaren ministro izan zen, eta 2020ko azarotik, legealdi berriarekin, Kanpo Arazoetarako ministroaren zeregina hartu zuen, Jacinda Andern lehen ministroak izendatuta[2].