Narutoko zurrunbiloak

Zurrunbilo bat (2008)

Narutoko zurrunbiloak (japonieraz: 鳴門の渦潮 Naruto no Uzushio?) Narutoko itsasartean (Naruto eta Awaji uhartearen artean) sortzen diren zurrunbilo ezagun eta ikusgarriak dira. Setonaikai Parke Nazionalaren barnean dago.

Itsasartea 1,3 km zabal eta bertan elkartzen dira Ozeano Barea eta Setoko Barne Itsasoa. Itsasaldietan, egunean birritan, ur kopuru handia sartzen da Setoko Barne itsasora eta birritan ur kopuru handia atera. Itsasartea estua izanik urka 13-15km/h abiadura hartzen du (udaberrian 20 km/h) eta honek 20 metroko diametrodun zurrunbiloak eratzen ditu.

Zurrunbiloak ikusteko modu egokiena Ōnaruto zubitik begiratzea edo itsasontziz inguratzea da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
34°14′18″N 134°39′05″E / 34.23833°N 134.65139°E / 34.23833; 134.65139