Narutomaki | |
---|---|
kamaboko | |
![]() | |
Materialak | Surimia |
Osagaiak | Surimia |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Honen izena du | Narutoko zurrunbiloak |
Naruto (ナルト/なると) edo Narutomaki (鳴門巻き/なると巻き) kamaboko mota bat da, hau da, arrainezko surimi ondu japoniarra. Hodei itxurako trontza bakoitzak kiribil arrosa edo gorri bat du, zeinak Narutoko zurrunbilo ezagunen antza omen dutenak.
Naruto ohiko osagaia da japoniar ziriol-zopatan, esaterako Tokio estiloko ramen zopatan. Japoniako zenbait eskualdetan, oden eta nimono plateretan ere darabilte.
Prestatzeko, arrain-orea lurrunetan egosten da eta gero prentsatzen da. Belar usaintsuekin edo beste osagai batzuekin nahastu, eta bildu egiten da berriro prentsatzeko. Bilkia hoztu eta xerratan mozten denean, betegarriak marrazkiak egiten ditu horietako bakoitzean.
Naruto jakiak eta haren itxurak "Naruto" mangako Naruto Uzumaki pertsonaia nagusiaren izena inspiratu du[1].