Natalia Ziganxina | |
---|---|
(2002) | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1985eko abenduaren 24a (39 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Natalia Kamilovna Ziganxina, ezkondu ondoren Natalia Gazina (San Petersburgo, Errusia, 1985eko abenduaren 24a) errusiar gimnasta artistikoa da, 2004an taldekako brontze olinpikoko domina jaso zuen, eta hiru aldiz munduko txapeldunorde izan zen 2001ean eta 2002an.[1]
Ganteko 2001eko Munduko Lehiaketan, zilarra eskuratu zuen taldekakoan, Errumaniaren atzetik (urrea) eta Estatu Batuen aurretik (brontzea). Banakako jeneralean ere zilarra lortu zuen, Svetlana Khorkina errusiarraren eta Andreea Raducan errumaniarraren aurretik.
Debrecengo 2002ko Munduko Lehiaketan, zilarra eskuratu zuen zaldi-jauziko lehiaketan, Jelena Zamolodtxikova bere herrikide irabazlearen ondoren eta Oksana Txusovitina uzbekistandarraren aurretik.
2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan brontzea eskuratu zuen taldekakoan, Errumaniaren eta Estatu Batuen atzetik. Taldeko gimnasta kideak: Jelena Zamolodtxikova, Svetlana Khorkina, Maria Kriutxkova, Anna Pavlova eta Liudmila Jezhova izan ziren.