Natalka Bilotserkivets | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kuianivka (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ama | Anastasiya Lysyvets |
Ezkontidea(k) | Mykola Riabchuk (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Philology of the State University of Kyiv (en) ![]() |
Hizkuntzak | ukrainera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea eta idazlea |
Kidetza | PEN Ukraine (en) ![]() |
Natalka Hennadiivna Bilotserkivets, ukraineraz: Наталка Геннадіївна Білоцерківець (Kuianivka, Sumyko oblasta, 1954ko azaroaren 8a) ukrainar idazle, poeta eta itzultzailea da.[1] Bere poemak hizkuntza askotara itzuliak dira.[2]
Natalka Bilotserkivets Kuianivka herrian jaio zen, Sumytik gertu, eta filologia ikasi zuen Kieveko Unibertsitatean. Mykola Riabchuk poeta eta saiakeragilearekin ezkondu zen, eta Kieven bizi da. "Kultura ukrainarra" aldizkariko erredaktorea da.[3][4]
Balada pro neskorenykh (Garaiezinen gaineko balada) olerkien lehen bilduma 1976an argitaratu zuen, artean unibertsitatean zegoela. Horrez gain, Підземний вогонь (Lurpeko sua) 1984an eta Листопад (Azaroa) 1989an argitaratu zituen.
1999an, Алергія (Alergia) eta 2004an Готель Централь (Hotel zentrala) kolekzioek Hilabeteko Liburua lehiaketak irabazi zituzten 2000 eta 2004an, hurrenez hurren.[5]
Bere poemak poesia ukrainarraren antologian aurkitzen dira, eta hizkuntza askotara itzuliak dira.[2]
Poesiaz gain, Ukrainako eta atzerriko literaturari buruzko literatur saiakera kritikoen egilea ere bada Natalka Bilotserkivets, besteak beste, Jean Paul Sartre, Jerome David Salinger, Patrick Süskind, Herman Hesse, Youri Trifonov eta Otar Tchiladzé. Ukrainerara ere itzuli izan du, besteak beste, César Vallejo eta Czesσaw Miσoszen lanak.[6]