National Velvet, 1944ko Clarence Brown estatubatuarrak zuzendutako kirol film bat da. Enid Bagnold idazlearen 1935eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Mickey Rooney, Donald Crisp, Elizabeth Taylor, Angela Lansbury, Anne Revere, Reginald Owen eta Terry Kilburn aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Anne Revere) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Robert J. Kern) irabazi, eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clarence Brown), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Leonard Smith) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Arte Dekorazioa: Cedric Gibbons eta Urie McCleary; Barne Dekorazioa: Edwin B. Willis eta Mildred Griffiths) izendapenak jaso zituen.
Ingalaterra, Sussex. Mi Taylor (Mickey Rooney) estatubatuar mutil gazte abenturazale eta oportunista, halabeharrez, Sewels udalerriko Brown familiaren etxera ailegatu eta bertan lanean hasiko da. Velvet (Elizabeth Taylor) 12 urteko alaba txikienak zaldiekiko zaletasun izugarria du eta loterian zaldi eder bat irabaziko du. Orduan, Taylorrek Velvetek bere zaldia Ingalaterrako garrantzitsuena den Grand National zaldi lasterketan partehartu dezan konbentzituko du.