Ne me quitte pas | |
---|---|
Jacques Brelen eta Miguel Boséen musika-lana | |
Egilea(k) | Jacques Brel eta Miguel Bosé |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | Ne me quitte pas |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Tonoa | la minor |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Jacques Brel |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jacques Brel |
«Ne me quitte pas» (Ez nazazu utzi) Jacques Brel belgikar kantautoreak moldatu, idatzi eta abestu zuen kanta da, chanson generoaren ikur bilakatu zena.[1] 1959an argitaratu zuen Warner-Chappellek eta Brel eta Zizou arteko banaketaren ostean sortu zuen (nahiz eta egitan Brelek berak utzi zuen Zizou).[2]
1959ko irailaren 11n agertu zen La Valse à mille temps albumean. 1961en Brelek nederlanderazko bertsio bat (Laat me niet alleen) grabatu zuen eta harrezkero hainbat hizkuntzetara itzuli dute.[3] Euskaraz Imanolek edo Mikel Laboak egin zuten «Ez nazazu utzi» izenpean. Hona hemen bertsioak egin dituzten abeslariak: