Neide Van-Dúnem | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luanda, 1986ko uztailaren 4a (38 urte) |
Herrialdea | Angola |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kantugilea, egile abeslaria eta aktorea |
Genero artistikoa | kizomba (en) |
neidevandunem.com | |
Neide Van-Dúnem (izen osoa Neide Núria de Sousa Van-Dúnem Vieira) (Luanda, 1986ko uztailaren 4a) abeslari, aktore eta modelo angolarra da.
Neide Van-Dúnem Luandan jaio zen. José António Vieira eta Isabel Maria de Fátima Sousa Van-Dúnemen alaba bakarra da baina hiru anaiorde eta sei ahizpaorde ditu. 17 urte zituela Angolako telebistako talent show batetako castingera aurkeztu zen[1]. 2006 eta 2007 artean Sede de Viver telesaioa gidatu zuen, ikusleek idazten zituzten eskutitzak irakurtzen zituen bertan[1].
2007an Eu e Elas (vol 1) diskoan "Olá Baby" abestia kantatu zuen eta arrakasta handia izan zuen[2]. 2009an bere orain arteko disko bakarra argitaratu zuen, Teu Marido Casou/Esta Noite[3]. Kizomba eta Semba erritmo tradizionalak R&B doinuekin uztartu zituen.
Musika ibilbidearekin batera aktore lanak egiten jarraitu du. 2008an Para Além do Preconceito teleseriean azaldu zen eta hainbat laburmetrai ere egin ditu azken urteotan.
2015ean sare sozialetan adierazi zuen gizon aberatsek egiten dioten presio nekagarriaz nazkatuta dagoela[4].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neide Van-Dúnem |