Nell Leyshon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Glastonbury, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Southamptongo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nell Leyshon (Glastonbury, Erresuna Batua,1962) prosa, antzerkia eta irrati-drama uztartzen dituen idazlea da. 27 urtez aritu da irakaskuntzan. Azken 17 urteak kanpoko ahotsen espezializazioan eman ditu. Espetxeetako eta osasun mentaleko inguruneetako berreskuratze-komunitatearekin lan handia egin du. Ijito-komunitatearekin ere lan egin du, eta lankidetza ikastaro asko zuzendu ditu.
Somerset-en jaio eta hazi zen. Bere haurtzaroaren erdia Glastonburyn eman zuen, eta beste erdia Somerset Levels-eko kanpoaldeko herrixka txiki batean.
Hezkuntza mistoa eduki zuen eta arte eskolara joan zen urtebetez Londresera joan aurretik. Bertan, produkzio laguntzaile gisa lan egin zuen, eta ondoren, Ridley eta Tony Scott zuzendarientzako ekoizle lanak egin zituen telebistan. Dena utzi zuen Espainiara joateko urtebetez. Oraindik ere bere bikotekidea den Dominic-ekin bizi izan zen bertan. Haurdun zegoela itzuli zen Erresuma Batura.
Southampton-eko Unibertsitatera joan zen ikasle heldu gisa.
1995ean bere bigarren semea jaio ondoren hasi zen serio idazten.[1]
Bere seme-alabak txikiak zirenean, helduen irakaskuntzan lan egin zuen. Bere irakaskuntza-trebetasunak erabili zituen komunitate baztertuekin lan egiteko, besteak beste, menpekotasunak zituztenekin, osasun mentaleko zerbitzuen erabiltzaileekin eta ijitoekin. Labradorren, herri aborigenekin lan egin zuen. Autoestima eta trebetasunak garatzeko sormenezko idazkeraren eta interpretazioaren aholkulari izan zen, beti ere idazlearen ahotsean oinarrituta.
2018an The Outsiders Project sortu zuen.
3 urte eman zituen Society of Authors-eko Kudeaketa Batzordean. Alpine Fellowship-eko Aholku Batzordeko kide ere bada.[2]
2018an Shakespeare's Globe Theatre-ko fideikomisario bihurtu zen,[3]eta gaur egun Margaret Caseley-Hayford-eko lehendakariordea da.
Bere lehen eleberria, Black Dirt, Picador-ek argitaratu zuen 2004ko maiatzean. Orange sarien zerrendan egon zen eta Commonwealth Prize-ko finalista izan zen.
2012ko maiatzean, Penguin Book-ek bere hirugarren eleberria argitaratu zuen, El color de la leche. Liburua Frantziako Prix Femina-rako[4] aurrez hautatua izan zen eta Prix Interallié irabazi zuen. Espainiako "urteko liburua" bezala bozkatua izan zen.[5] Hainbat hizkuntzetara itzulia izan da. Esnearen kolorekoa 2019ko urtarrilaren 11n argitaratu zuen Alberdaniak euskaraz.
2015ean argitaratu zen bere eleberririk berriena, Memoirs of a Dipper.
Bere lehen irrati-dramak, Milke-k, Richard Imison saria irabazi zuen.[6] Bere bigarren drama, War Bride, Meyer Whitworth sarirako finalista izan zen.[1]
Honako irrati- lan hauek ere idatzi zituen: Glass Eels, Soldier Boy, Writing The Century eta Jess. Azken hori haurren osasun mentalari buruzko drama da eta Woman 's Hour irratsaioan eman zuten.
2005ean, Comfort me with Apples lanak Evening Standard Theatre saria irabazi zuen. Laurence Olivier sarirako izendatua izan zen eta Susan Smith Blackburn sarirako aurrez hautatua izan zen.
2010ean, Shakespeare 's Globe-n aurkeztu zuen Bediam lana. Antzoki horretan aurkezten zen emakume batek idatzitako lehen lana izan zen.
National Theatre Connections, The Beauty Manifesto eta Terra[7] gazteentzako antzezlanak ere idatzi ditu. Royal Theatre Plymouth-entzat ez ezik The Word Rada Elders taldearentzat ere idatzi zuen.[8]
Beste lan batzuk [editatu iturria]
2014an, Leyshonek bere lehen libretoa idatzi zuen, The River Keeper, Streetwise[9] operarentzat. Etxerik gabeko pertsonekin lan egiten duen ongintza bati buruzkoa istorioa da.
2018an Three Letters izeneko emakume bakar baten programa egin zuen Royal Shakespeare Companyn.[10] Ondoren, BBC Radio 3-k[11] transmititu zuen Edinburgh Fringe-n.
Leyshonek The Outsiders Project sortu zuen 2018an. Ezezagun eta baztertuei ahotsa ematen dien proiektua da; kanpoko artistekin lan egiten da, eta haien sormenari laguntzea du helburu. Boscomb-eko komunitateko kideekin lan egiten dute. Lana tokian-tokian erakutsi eta gero, eremu zabalago batekin partekatzen da. Benetako ahotsak garatzeko diseinatuta dago eta kalitate paregabekoa da. Gizartetik baztertutako pertsonek maila goreneko lanak idatzi, egin eta sor ditzaketela erakustea da bere helburua. Komunitateari laguntzen diote mugak gainditzen eta kalitate eta balio bikaineko lana sor dezaketela erakutsi nahi da.
Outsiders proiektuak hiru obra ekoitzi ditu agertokirako: Vodka Hunte rs, Secret Voices eta The Truth About Men. Hirurak BEAF - Bournemouth Emerging Arts Fringe Festival-en taularatu ziren 2018 eta 2019an.
COVID-19 pandemian, 2020an, Tattoo Project[12] atera zuten. Proiektua biltzeko, istorioak kontatzeko eta kanpoko artista berriak aurkitzeko online ekimena da.
Itxialdian zehar, The Lockdown Workshops taldeak tailer batzuk eskaintzen hasi da Arvon Fundazioarentzat[13].Bertan, Leyshonek idazketari buruz daukan ikuspegia partekatzen da.