Newtownards Baile Nua na hArda Newtonairds | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Downeko konderria |
Posta kodea | BT22, BT23 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°35′28″N 5°40′48″W / 54.591°N 5.68°W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Newtownards (irlanderaz: Baile Nua na hArda, Ulsterko eskozieraz Newton edo Newtonairds) Ipar Irlandan kokatzen den Down konderriko hiria da. 2001eko erroldaren arabera 27.821 biztanle zituen. Bertakoek Ards izena ematen diote.
Belfastetik mendebaldera dago Bangorren ondoan hain zuzen ere.
San Finnianek 545 urtean Movilla monasterioa fundatu zuen gaur egungo Newtownardsen lurretan, baina 824ean vikingoek suntsitu zuten. XII mendean Bangorren menpe zegoen baina Ulsterreko Hugh O'Neillek erasotu eta betirako desagertu zen Movilla asentamendua. 1226an anglo-normandiarrek Nove Ville de Blathewyc sortu zuten baina hau ere XV mendearen erdialdera hutsik gelditu zen.
1605ean Hugh Montgomery eskoziarrak eskuratu zituen lur hauek eta 1606an herri berria sortu zuen, Newtown izenekoa, gerora Netownards bihurtuko zena. Eskoziar kolono ugari ekarri zuen eta herria hazi egin zen. 1798ko Irlandako matxinadan Bangorretik zetozen irlandarrak saiatu ziren hiria eskuratzen baina ezin izan zuten lortu.
1850an Belfastetiko trenbidea iritsi zen eta ordutik hona hiriburuaren lo-hiri bihurtuz joan da.