Niamh Fisher-Black | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nelson eskualdea, 2000ko abuztuaren 12a (24 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Nelson College for Girls (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Mike Greer Homes Womens Cycling Team (en) | 2017-2019ko martxoaren 19a |
Équipe Paule Ka (en) | 2019ko irailaren 12a-2020 |
Torelli (en) | 2019ko martxoaren 20a-2019ko irailaren 11 |
Team SD Worx-Protime (en) | 2021-2024 |
Lidl-Trek (women) (en) | 2025- |
Parte-hartzailea
| |
Niamh Fisher-Black (Nelson (Zeelanda Berria), 2000ko abuztuaren 12a) zeelandaberritar errepideko txirrindulari profesionala da.
Gazte mailatan Zeelanda Berriko ziklo-kros txapelduna izan zen eta 2020an Zeelanda Berriko errepideko txapelketa irabazi zuen helduen mailan. 2021ean Italiako Giroan bederatzigarren egin zuen eta gazterik onenaren saria eraman zuen[1].
2022ko Munduko Txapelketak ziren Australian baina babeslerik ez zuen eta Zeelanda Berriko gobernuak ez zion diru laguntzarik eman. Berak ordaindu zuen Australiarako bidaia eta 23 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen[2]. Italiako Giroan bosgarren egin zuen eta berriz irabazi zuen gazterik onenaren saria. Urte berean Euskal Herriko Itzulian hartu zuen parte eta gazterik onena izan zen[3].
2020
2021
2022
Itzuli Handia | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|
Italiako Giroa | 9. | 5. | |
Frantziako Tourra | — | — | |
Munduko Txapelketa | — | 1.* |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |