Niaren psikologia (ingelesez: ego psychology) giza adimenaren egitura-eredu freudiarrean errotutako psikoanalisi eskola da. Neofreudismo kulturalistarekin (Karen Horney, Abram Kardiner, etab.), annafreudismoarekin eta Chicagoko Eskolarekin (Franz Alexander) batera eta Self Psychology-ren ondoren, Ego Psychology-a, Rudolph Loewenstein, Ernst Kris, Erik Erikson, David Rapapport (1911-1960) eta, gehienbat, Heinz Hartmann bezalako etorkinen eskutik, freudismo estatubatuarraren historiako pentsamendu-ildo nagusietako bat eta “New Yorkeko Eskola”, NYPS (New York Psychoanalytic Society), delakoaren funtsezko osagai bat da, oinarri gisa balio zitzaiona.
Pertsona batek kanpo munduarekin elkarreraginean dago barne indarrei erantzunez. Psikoanalista askok “ni” izeneko kontzeptu teorikoa erabiltzen dute hau nola gertatzen den azaltzeko, hainbat funtzio nitarren bidez. Niaren psikologiaren osagaiak garapen normala zein patologikora, bulkada libidinal eta agresiboen bere erabilera eta errealitaterako bere egokitzapenera bideratzen dira.
Orokorrean, freudismo estatubatuarrak, bere joera guztietan, nia (euskaraz askotan “ego” esaten dena), self edo norbanakoa pribilegiatzen du, zer, inkontziente eta subjektuaren kalterako. Ondorioz, Europa zaharraren balizko endekapenari gizakiaren etika pragmatiko batek aurka egiten dio, gizarte profilaxi edo xahutze mentaleko nozio batean oinarritutakoa. Ondorioz, psikoanalisi medikalizatua eta psikiatriaren antzekoa orokortu zen, antzinako vienar psikoanalisi profanoaren aurkakoa, heriotzak, norbanakoaren txunditzeak itsututa.
Hasieran, nia kanpo zein barne estimuluak antzemateko “zentzumen organo” motatzat jo zuen Sigmund Freudek. Nia kontzientziaren sinonimo zela ulertzen zuen eta inkontziente erreprimituari kontrajartzen zion. 1911an, Funtzionamendu mentalaren printzipio biak izeneko bere liburuan “niaren irrikei” buruz mintzatu zen lehen aldiz, sexu irriken bidez egiaztatuz: niaren irriken errealitate-printzipioari erantzuten zioten, sexu irrikek plazer-printzipioari erantzuten zioten bitartean. Arreta eta memoria ere niaren funtziotzat jo zituen.
Freudek fenomeno inkontziente guztiak zerari ezin zitzaizkiola esleitu konturatu zen, aldi berean niak ere alde inkontzienteak zituela zirudien eta. Honek arazo esanguratsua sortu zion bere “eredu topografikoari”, Nia eta zera entseguaren argitaratzearen bidez konpondu zuena. “Egiturazko eredua” deitzera helduko zen horretan, niak, beraz, zera eta supernia ere barne hartzen zituen eta sistema hirukoitz baten osagai formal bat izatera heldu zen. Nia pertzepzio gaitasun kontzienteen inguruan antolatzen zen oraindik, baina orain errepresioa eta beste defentsa-eragiketen arduradun diren ezaugarri inkontzienteak zituen. Garai hartan, ni freudiarra erlatiboki pasibo eta ahultzat jotzen zuen, zaldi izugarria zen zeraren gainean zegoen zaldiko bat bezala deskribatuz, zerak nahi zuen tokira gutxi gora-behera joaten behartuta (Meissner, datarik ez).
Nia eta zera ondoren, Freudek Inhibizioa, sintoma eta larritasuna argitaratu zuen 1926an. Entsegu honetan antsietatearen bere teoria berrikusi eta ni sendoagoa deskribatu zuen. Zerarekiko pasiboa eta erreaktiboa izan beharrean, nia horren irrikak erregulatzeko kontrapisu garrantzitsua zen, funtzionamendua osotasun funtzional batean integratzen zuena. Freudek Inhibizioa, sintoma eta larritasuna liburuan egindako aldaketek niaren natura eta funtzioetan interes zuen psikologia psikoanalitiko baten oinarria eratu zuten.
Freud eta gero, niaren psikologiaren garapenaren arduradun handiena Heinz Hartmann psikoanalista izan zen (Hartmann, 1958). Niaren funtzioen eta norbanakoak ingurunera nola egokitzen diren inguruko bere ohiko ikerketen bidez, Hartmannek psikologia analitiko orokorra zein analista batek norbanako baten funtzionamendua ebaluatzeko eta interbentzio terapeutikoak proposatzeko bitarteko kliniko bat sortu zuen. Mitchell-ek eta Black-ek (1995) idatzi zuten:
« | Hartmannek era boteretsuan eragin zuen psikoanalisiaren bilakaeran, prozesu gakoen eta garapen normalaren gorabeheren ikerkuntza erabakigarria irekiz. Hartmannen ekarpenek interes psikoanalitikoen gunea zabaldu zuten, giza garapen orokorraren psikopatologiatik, tratamendu isolatua eta nork bere neurriduna, beste disziplinen arteko disziplina liluragarri batera. | » |
—Mitchell eta Black, 1995 (35.orr) |
Hartmannen aburuz, niak pertzepzioa, arreta, memoria, kontzentrazioa, mugimendu-koordinazioa eta hizkuntza bezalako funtzioetarako jatorrizko gaitasunak barne hartzen zituen. Baldintza normaletan, Hartmannek izendatzen zuen batezbesteko espero izateko giroan, gaitasun hauek funtzio nitarretan garatzen ziren eta irrika libidinal eta agresiboekiko autonomia zuten, hau da, Freudek 1911n uste zuen ez bezala, ez ziren frustrazio eta gatazkaren emaitza. Hala ere, Hartmannek psikoanalistaren zeregina gatazkan zeuden irrikak neutralizatzea eta funtzio nitarren eremu askeak hedatzea zela onartu zuen. Hori eginez, psikoanalisiak norbanakoa bere ingurunera egokitu dadila errazten duela uste zuen Hartmannek.
Niaren psikologian interesatutako hurrengo analistek defentsen, hots, haur-esperientzia goiztiarren, rola eta esperientzia soziokulturalen garrantzia nabarmendu zituzuten. Lehenik eta behin, Anna Freud (A. Freud, 1966) niaren inkontzientziara, defentsa-eragiketetara, bideratu zen eta gogoeta kliniko garrantzitsu asko barruratu zituen. Bere iritziz, niak, defentsa eta asoziazioen bidez, zera ikuskatu eta erregulatzen du eta aurre egiten dio. Analistak prozesuarekiko doituta egon behar du, pazienteak momentuz momentu hitz egiten duen horrekiko, defentsak agertu bezain pronto identifikatu, etiketatu eta esploratu ahal izateko. Anna Freudentzat, eduki erreprimitua interpretatzea ez zen niak errepresentazioak kontzientetik kanpo mantentzeko erabiltzen dituen metodoak ulertzea bezain garrantzitsua.
Gero, René Splitz-ek (Splitz, 1965), Margaret Mahler-ek (Mahler, 1968) eta Edith Jacobson-ek (Jacobson, 1964) umeen portaera aztertu zuten eta haien behaketak niaren psikologian barneratu zituzten. Haien ikerketek, pertsonen arteko elkarrekintzen bidez, lotura goiztiarren, nitar garapen arrakastatsu eta alferrikakoaren eta garapen psikologikoaren prozesuak deskribatu eta azaldu zituzten. Bereziki, Splitzek ama-haur arteko ez-hitzezko elkarrekikotasunaren garrantzia identifikatu zuen, Mahlerrek garapen psikosexual tradizionalaren teoria bikaindu zuen banaketa-bereizketa prozesua gehituz eta Jacobsonek irrika libidinalek eta agresiboek harreman goiztiar eta ingurune faktoreen testuinguruaren barruan nola zabaltzen diren nabarmendu zuen.
Azkenik, Erik Erikson-ek Freuden teoria psikosexual biologiko eta epigenetikoaren berraurkezpen ausarta aurreikusi zuen, niaren garapenari buruzko eragin soziokulturalen inguruko ikerketaren bidez. Estatu Batuetan niaren psikologia ikuspegi psikoanalitiko gailena izan zen, bereziki, Bigarren Mundu Gerra bitartean eta horren ondoren iritsitako europar psikoanalistei esker. Dena den, pixkanaka-pixkanaka Estatubatuar Elkarte Psikoanalitikoarekin lotua eta teoria kontserbadore, zapaltzaile eta moralki txiro gisa, gatazka edipotarretara bideratuta, ikusia izaten hasi zen
Gizakia gizarte, “komunitate” edota, 1970 geroztik, nortasun sexual, ezberdintasun (erokeria, tarte), kolore eta etnia batetan gizarteratze posiblearen niaren psikologiaren ideia beste joera freudiar estatubatuarrekin amankomuna da. Ondorioz, ez da bakarrik american way of life-n (bizimodu estatubatuarra) imitazio zuritzaile bat, Frantzian erraztasunez baieztatzen den bezala, bereziki Jacques Lacan jarraituz. Subjektu orok gizartean duen egokitzapen pragmatikoa adierazten badu ere, egokitze ideal estatubatuarrarekin lotutako deserrotze eta ezberdintasunak era kritikoan hartzen ditu kontuan.