Night of the Creeps | |
---|---|
Barry De Vorzonen filma | |
Egilea(k) | Barry De Vorzon |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Night of the Creeps |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zombie comedy (en) , zientzia-fikziozko filma, comedy horror (en) eta film komikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fred Dekker (en) |
Gidoigilea(k) | Fred Dekker (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles Gordon |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Barry De Vorzon |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
Argumentu nagusia | bizi estralurtarra, Ez hildakoa eta nerabea |
Night of the Creeps (euskaraz Nazkagarrien Gaua) 1986ko Fred Dekker estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako umore beltzezko zientzia-fikzio eta beldurrezko film bat da. Jason Lively, Steve Marshall, Jill Whitlow eta Tom Atkins aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu zen unean ez zuen zinema aretoetan arrakasta gehiegirik izan, baina denboraren poderioz beldurrezko zinemaren generoko zaletuen artean kultuzko filma bilakatu da. B filmeen omenaldi argia da.
Bitxikeria gisa, Fred Dekkerrek zuzendutako lehenbiziko filma izan zen, eta pertsonaien abizenek beldurrezko zinemaren zuzendari ospetsuen abizenak nahitan ipiniak dauzkate, omenaldi gisa: Chris Romer (George A. Romero), Cynthia Cronenber (David Cronenberg), Ray Cameron (James Cameron), James Carpenter "J.C." Hooper (John Carpenter eta Tobe Hooper), Landis (John Landis), Raimi (Sam Raimi) eta Miner jauna (Steve Miner).
Estralurtar parasito batzuk Lurrera iritsi berri dira, beren biktimen ahoetatik sartu eta haien garun eta gogoaz jabe eginez, benetazko zonbi bilakatzen dituzte. Honela, estralurtar parasito hauek izua zabalduko dute, baina nerabe batzuk honetaz ohartu eta haien aurka borrokatzen hasiko dira.