Izen arabiarretan, nisba (arabieraz: نسبة, nisbah; euskaraz: «atribuzioa»), nesba edo nesbat bezala ere izendatua, pertsonaren jatorria- antzinako tribu edo arbasoak- adierazten duen adjektibo bat da, izenaren amaieran erabiltzen dena eta, noizbehinka, -iyy (gizonezkoen kasuan) edota eta -iyyah (emakumeen kasuan) atzizkian amaitzen dena.[1][2] Nisba, jatorriz arabierazko hitza, beste hizkuntza askotara pasa da, hala nola turkierara, persierara, bengalerara eta urduerara.
Persieraz, turkieraz eta urdueraz, nisbat bezala ahoskatzen eta idazten da beti. Arabierazko usadioan, ahoskera hori hitza bere konstrukto-egoeran bakarrik ahoskatzen denean gertatzen da.
Praktika irandar izenetan eta Asia hegoaldeko izen musulmanetan hartu dute. Tribu, lanbide edo hiri baterako nisba da abizen arruntena arabieraz.
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |