Nizeforo Meliseno

Nizeforo Meliseno
Bizitza
JaiotzaDorylaeum (en) Itzuli, 1045
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaTesalonika1104ko azaroaren 17a (58/59 urte)
Familia
AitaNN Bourtzes, lord of lands near Dorylaion
AmaNN Melissena, heiress of Melissenos (& estates in Dorylaion region)
Ezkontidea(k)Eudokia Komnene (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaMelissenos (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgudaria

Nizeforo Meliseno (grezieraz: Νικηφόρος Μελισσηνός, 1045 inguru - 1104ko azaroaren 17a), Nicephorus Melissenus bezala latinizatua, bizantziar jeneral eta aristokrata bat izan zen. Leinu ospetsukoa, 1060ko hamarkadan Balkanetako eta Asia Txikiko gobernadore eta jeneral izan zen. 1071ko Manzikerteko guduaren ondorengo garai nahasian, zenbait jeneral tronuaz jabetzen saiatu zirenean, Melisenok Mikel VII.a Dukasi leial izaten jarraitu zuen. Mikelen ondorengoak, Nizeforo III.a Botaniates, Meliseno erbesteratu zuen. 1080 eta 1081ean, turkiarren laguntzarekin, Bizantziar Inperioak Asia Txikian kontrolpean zituen azken lurrak hartu eta bere burua enperadore agindu zuen, Botaneiatesen aurka. Alexio I.a Komneno bere koinatuaren matxinadaren ondoren, Konstantinopla hartzea lortu zuelarik, usurpazioa bertan-behera utzi eta Alexiorekin bat eginez Zesar titulua eta Tesalonikako gobernua onartu zituen. Alexiorekiko leial izan zen, 1081 eta 1095 bitarteko Balkanetako kanpaina bizantziar gehienetan parte hartuz, enperadorearen alboan. 1104ko azaroaren 17an hil zen.

Jatorria eta karrera militarraren hasiera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nizeforo Melisone 1045ean Dorylaionen jaio zen, non bere familiak ondare zabalak zituen. Bere jatorri aristokratikokoa aitaren eta amaren bitartez eratortzen zen: aita Bourtzes leinukoa zuen, eta ama, berriz, Meliseno familia ospetsukoa, VIII. mendekoa eta zenbait jeneral ospetsu sortutakoa.[1][2]

Nizeforo Eudoxia Komnenekin 1067 baino lehenago ezkondu zen. 1052an jaioa, John Komneno Eskolen Domestikoaren eta Anna Dalaseneren bigarren alaba izan zen, baita Alexios I.a Komneno enperadore bizantziarraren arreba ere (1081-1118 artean erreinatu zuena). Seme bat izan zuten gutxienez, John Komneno parakoimomenos-a.[2][3][4]

1067an, Melisenok magistratu mailan gobernadore militarra (doux) zen Triaditzan (egungo Sofia). 1070ean bere koinatu nagusiena zen Emanuel Komnenosek zuzendutako gudarostean sartu zen, Seljuk turkiarren aurkako kanpaina batean. Kanpaina Sebasteiako inguruan (egungo Sivas) porrotean amaitu zen, eta turkiar buruzagi batek Meliseno eta Emanuel Komneno harrapatu zituen, bizantziarrek Chrysoskoulos deitzen ziotena. Emanuelek, ordea, turkiarrak bizantziar zerbitzuan sar zitezen berehala konbentzitu zituen, eta haien gatibualdia amaitu zen.[2][3]

Melisenok Mikel VII.a Dukasi (1071-1078) loial izaten jarraitu zion Nizeforo Botaniatesek, Anatoliako Themako strategos-a, 1077ko urrian hasitako matxinadan zehar. Mikel VII.ak Botaniatesen posturako izendatuz saritu zuen, baina Botaniatesen garaipenaren ondoren, 1078ko apirilean Konstantinoplan sartu ondoren, azken honek Meliseno Kos uhartera erbesteratu zen.[2][4]

Nizeforo III.a Botaniates, Melisenoren etsaia

1080ko udazkenean Melisenok Kos utzi eta Asia Txikira itzuli zen. Han, bertako biztanleen babesa lortu zuen, eta Turkiako tribuzain asko errekrutatu zituen bere armadarako mertzenario gisa. Banan-banan, Asia Txikiko mendebaldeko eta erdialdeko hiriek ateak ireki zizkioten, eta turkiar goarnizioak jarri zituzten bertan. Botaniatesek Alexio Komneno bidali nahi izan zuen, berriki Nizeforo Brienio eta Nizeforo Basilazioren matxinadak erreprimitu zituena, baina honek uko egin zion. Melisenoren tropek Nizea 1081eko otsailean hartu zuten, non enperadore izendatua izan zen. Botaniatesi leiala zen armada batek, John eunuko protovestiarios-a, Jurgi Palaiologos eta Kourtikes jeneralen agindupean, Melisenoren aurka bidalitakoa, ia borrokarik gabe garaitua izan zen, eta Konstantinoplara ihesi erretiratu zen.[2][3][4][5]

Meliseno 1081eko martxoan Damalisen kanpatu zen bere armadarekin, Konstantinoplatik Bosforora doan Asiako itsasertzean. Han, komnenoarrak Botaniatesen aurka matxinatu zirela eta Alexio Komneno enperadore izendatu zutela jakin zuen. Komnenoarrei gutunak bidali zizkien, lurralde inperialaren gaineko autoritate banaketa iradokiz, Balkanak haien kontrolpean geratuz eta berak Asia Txikia mantenduz, nahiz eta Bizantziar Inperioak formalki batuta jarraituko zuela ere azpimarratu zuen. Komnenoarrak, erantzunez, Zesar titulua agindu zioten ("Enperadore" ondoren Bizantziar Inperioaren bigarren duintasun gorena) eta Tesalonikako agintaritza jaso zuen, inperioko bigarren hiririk garrantzitsuena, men egin nahi bazien. Melisenok, hasiera batean, ez zuen eskaintza onartu nahi baina, komnenoarrak Konstantinopla hartzeko zorian zeudenez eta beranduago antzeko kontzesioak egiteari uko egin ziezaioketenez, azkenean onartu egin zuen.[4][3]

Aldi berean, Nizeforo Botaniatesek, hiriburuaren erorketa saihestu nahian, Melisenori mezu bat bidali zion, non titulu inperiala ofertatzen zion haren laguntza militarraren truke. Jurgi Palaiologosek Botaniatesen mezulariak oztopatu zituen eta ez ziren Melisenorengana iritsi. Konstantinopla Alexioren eskuetan geratu zen eta 1081eko apirilaren 8an Meliseno ere hiriburu inperialean sartu zen. Alexio I.ak, bere hitzari jarraituz, Meliseno Zesar izendatu zuen eta Tesalonikarako autoritatea eman zion, baita hiriaren errentak bere diru-sarreretara bideratu ere. Baina, aldi berean, Alexiok bere anaia Isaak Komneno sebastokrator izendatu zuen, titulu berria, Zesar mailaren gainekoa.[3][5]

Menpekotasun ekintza honek, garaiko matxinatuen artean bakarra, Jean-Claude Cheynet historialariaren arabera Melisenoren altxamendurako motibazioa argitu dezake. Melisenok Asia Txikiko jabetzei eutsi nahi zizkion, haren aberastasunaren jatorria baitziren, baina Alexiosek Tesalonika eta inguruko ondasun baliokideak eman zizkionean -horietako batzuk Melisenok bere bezeroei banatu zizkien, Bourtzes familiari adibidez-, Bizantziar Tronurako lehiari uko egin zion.[6]

Nizefororen 2/3 Milaresiona, 1080-1081 inguru.

Melisenoren matxinada amaitu zen arren, Bizantziori kalte handia egin zion. Melisenok berak Alexio Komnenoren agintaritza errekonozitu bazuen ere, soldadu turkiarrekin gotortu eta okupatu zituen hiriak Jonia, Phrygia, Galatia eta Bitinian mertzenarioen eskuetan jarraitu zuten. Horrela, Bizantziar Gerra Zibiletan mertzenario eta aliatu bezala sartu zirenean, batez ere Botaniatesek eta Melisenoren zerbitzuan hiri ezberdinetan mantentzeko erabili zituztelarik, turkiarrek, nahiko modu baketsuan, Asia Txikiko erdialdea eta mendebaldea hartzea lortu zuten, bere botere-esparrua zabalduz. [5][7]

Melisenoren matxinada oso aipagarria da baita Melisenoren izenean egindako zilarrezko txanpon seriearen ondorioz. Serieko bi txanpon soilik ezagutzen dira eta bizantziar usurpadoreen artean arraroenetarikoak dira.

Alexio I.a Komnenoren enperadoretza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melisenok Alexio I.ari loiala izaten jarraitu zuen bizitza osoan zehar.[3][4] 1081eko udazkenean, Alexiorekin batera, Roberto Guiscarden italiar-normandiarren aurkako kanpainan joan zen. Dirrakioko gudu famatuan, non bizantziarrek porrot ikaragarria jaso zuten, armada bizantziarraren eskuineko hegala zuzendu zuen.[4][2][5]

Tesaliako 1083ko kanpainan, normandiarren aurka, Guiscarden seme zen Bohemondek Larisa setiatzen ari zuelarik, Alexiok Meliseno erabili zuen Bohemond engainatzeko. Enperadoreak intsignia inperiala eta armadaren destakamendu bat eman zizkion, eta Bohemondek eraso egin zion Bizantziar armada nagusia zela pentsatuz, "enperadorea" bertan baitzegoen. Normandiarrek Melisenoren gizonak jazartzen zituzten bitartean, Alexiok, benetazko armada nagusiarekin, normandiarren kanpamendua hartu eta arpilatu zuen, Bohemond setioa bertan behera uztera behartuz.[7]

Alexio I.aren erretratua

Melisenok, Alexiorekin batera, 1087ko abuztuaren amaieran Dristrako guduan borrokatu zuen Petxenegpn aurka, bizantziar ezkerreko hegalaren buru.Meliseno, beste bizantziar askorekin batera, gerra-preso hartu zuten, handik pixka batera enperadoreak erreskata zezan. 1091ko udaberrian Ainosera bidali zuten bulgariar eta valakiarrengandik soldaduak biltzera. Eginkizunaz arduratzen ari zelarik bizantziarrek Petxenegoen aurkako garaipen handia lortu zuten Levouniongo guduan. Meliseno gudu-zelaira egun bat berandu iritsi zen.[4]

Geroago, urte berean, Philippopoliseko familia-kontseiluan parte hartu zuen, non John Komnenos, Dirrakioko doux-a, Ohrideko artzapezpikua zen Teofilaktok "konspirazioz" akusaturik zegoen. Kontseilua eztabaida sutsu batean murgildu zen, non Johnen aitak, Isaak sebastokratorra, Melisenori eta Adrian Komnenori bere semea kalumniatzea leporatu zien. Azkenean Alexio enperadoreak karguak kendu zizkion.[4][3][8]

1095ean, Kumandarren aurkako kanpainan, Melisenok, Jurgi Paleologo eta John Taronitesekin batera, Beroeko eskualdea (egungo Stara Zagora) defendatu zuen haien erasoetatik. Hau da Melisenoren azken aipamena Ana Komneneren Alexiadan, eta, dirudienez, Tesalonika inguruko bere jabetzetara erretiratu zen. 1104ko azaroaren 17an hil zen. Bere emaztearen heriotzaren data ez da ezagutzen, baina 1136 baino lehenagokoa izan zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Každan, Aleksandr Petrovič. (1991). The Oxford dictionary of Byzantium. Oxford university press ISBN 978-0-19-504652-6. (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  2. a b c d e f Nikolia, Dimitra. «Nikephoros Melisenos» asiaminor.ehw.gr (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  3. a b c d e f g h Θεοχαρίδης, Γ. Ι.. (1986-01-01). «Κωνσταντίνου Βαρζού, Η γενεαλογία των Κομνηνών, τομ. Α'-Β'» Μακεδονικά 25 (1): 393.  doi:10.12681/makedonika.235. ISSN 2241-2018. (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  4. a b c d e f g h (Frantsesez) Skoulatos, Basile. (1980). Les personnages byzantins de l'Alexiade: Analyse prosopographique et synthèse. Bureau du Recueil Collège Érasme and Éditions Nauwelaerts.
  5. a b c d Angold, Michael. (1997). The Byzantine empire, 1025-1204: a political history. (2nd ed. argitaraldia) Longman ISBN 978-0-582-29468-4. (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  6. (Frantsesez) Cheynet, Jean-Claude. (1996). Pouvoir et Contestations à Byzance (963–1210). Publications de la Sorbonne ISBN 9782859441685..
  7. a b Arnakis, G. G.; Vryonis, Speros. (1974-02). «The Decline of Medieval Hellenism in Asia Minor and the Process of Islamization from the Eleventh through the Fifteenth Century» The American Historical Review 79 (1): 203.  doi:10.2307/1868423. ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).
  8. Maslev, Stoyan. (1972). «Les lettres de Théophylacte de Bulgarie à Nicéphore Mélissènos» Revue des études byzantines 30 (1): 179–186.  doi:10.3406/rebyz.1972.1455. ISSN 0766-5598. (Noiz kontsultatua: 2024-10-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]