NoViolet Bulawayo

NoViolet Bulawayo

(2019)
Bizitza
JaiotzaTsholotsho District (en) Itzuli1981eko urriaren 12a (43 urte)
Herrialdea Zimbabwe
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Cornell Unibertsitatea
Texas A&M University (en) Itzuli
Southern Methodist University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
Jasotako sariak
novioletbulawayo.com

NoViolet Bulawayo (Tsholotsho, Ipar Matabeleland, 1981eko urriaren 12a), jaiotzako izenez Elizabeth Zandile Tshele, zimbabwetar idazlea da, Estatu Batuetan bizi dena.

Bizitza eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth Tshele Zimbabweko Tsholotsho barrutian jaio zen, 1981eko urriaren 12an. 18 hilabete zituelarik ama hil zitzaion. Bulawayo hirian hazi zen, eta bertan egin zituen lehenbiziko ikasketak. 18 urterekin Ameriketako Estatu Batuetako Detroitera emigratu zuen izebarengana.[1]

AEBetan ingeleseko gradua eta doktoregoa lortu ondoren, sormen-idazketako masterra egin zuen Cornell Unibertsitatean,[2] Truman Capote Fellowship delako bekak lagunduta. 2012an Wallace Stegner Fellowship izeneko beste beka bat jaso zuen Stanford Unibertsitatean.[3]

Bere amaren eta hazi zen hiriaren oroimenez aukeratu zuen NoViolet Bulawayo idazle izena. Izan ere, NoViolet izenak esan nahi du Violet-ekin ndebeleraz (no- aurrizkia eta amaren izena batzen dira). [4][5]

2011ko Afrikako Idazkeraren Caine Saria jaso zuen Hitting Budapest (2010) ipuinagatik. Hegoafrikako PEN Studzinsi sarirako izendatu zuten Snapshots (2009) ipuinagatik. Bulawayo "35 urtetik beherako 5"en artean bozkatu zuen National Book Award erakundeak Junot Díazen gomendioz. [6] We Need New Names eleberri autobiografikoa 2013ko Booker Prize sarirako hautatu zuten. Nobela berak Hemingway Fundazioaren PEN Saria jaso zuen 2014an. [7]

Euskaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitting Budapest 2018tik dago euskaratuta, Jo dugu Budapest izenburuarekin, Xerezaderen Artxiboa podkastean entzungai, Mikel Elortzaren itzulpena medio.[8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «NoViolet Bulawayo» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-10 data duen 230761615 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Smith, David. NoViolet Bulawayo tells of heartbreak of homecoming in Mugabe's Zimbabwe. The Guardian, 2013ko irailak 4, theguardian.com (Noiz kontsultatua: 2024-1-12).
  2. NoViolet Bulawayo. as.cornell.edu (Noiz kontsultatua: 2024-1-12).
  3. Stanford Stegner Fellow NoViolet Bulawayo shortlisted for Man Booker Prize, Stanford University
  4. (Ingelesez) Anyanje, Vincent Odwako. (2015-02-06). «NoViolet Bulawayo: 5 Things You Should Know» Culture Trip (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  5. Margarete Stokowski: Menschen in Scherben. Rezension, in: Die Literarische Welt, 29. November 2014, S. 6
  6. 5 under 35, 2013, The National Book Foundation
  7. Shortlist des diesjährigen Internationalen Literaturpreises Berlin veröffentlicht, Deutschlandradio Kultur vom 1. Juni 2015
  8. «Jo dugu Budapest» Xerezaderen Artxiboa (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
  9. Diez de Ultzurrun, Itziar. «Pausaldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]