Noemie Fox

Noemie Fox

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNoémie Fox
JaiotzaMarseilla1997ko martxoaren 19a (27 urte)
Herrialdea Australia
 Frantzia
Familia
AitaRichard Fox
AmaMyriam Fox-Jerusalmi
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSydneyko Unibertsitatea
Blaxland High School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpiraguista eta kayaklaria

Facebook: foxnoemie Twitter: fox_noemie Instagram: _noemiefox Edit the value on Wikidata

Noemie Fox (Marseilla, Frantzia, 1994ko ekainaren 11) Frantzian jaiotako atleta australiarra da, piraguismoko eslalom modalitatean lehiatzen dena. 2024ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat irabazi zuen.[1]

Frantzian jaio bazen ere australian egin du kirol ibilbide guztia eta gaur egun Sydneyn bizi da[2]. Noemiren gurasoak Myriam Jerusalmi frantziarra eta Richard Fox ingelesa dira, biak ala biak piraguista arrakastatsuak izan ziren slalomean. Jessica Fox ahizpak lau Olinpiar Jokotan sei domina lortu ditu, tartean hiru urrezko.[2]

2013an Munduko gazte mailako txapelketan urrezko domina eskuratu zuen C1 taldekako proban. 2019an C1 taldean munduko txapelduna izan zen eta 2023an K1 taldean.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan kayak cross proban txapeldun olinpikoa izan zen.[1]

Nazioarteko ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina KX-1 slaloma
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Paue ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina C1 taldekakoa
2019 La Seu d'Urgell ( Katalunia) 1. postua, urrezko domina C1 taldekakoa
2023 Londres ( Erresuma Batua) 1. postua, urrezko domina K1 bakarkakoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Tears flow as Noémie Fox wins kayak cross to join sister Jess as a gold medallist, as Robinson makes surfing final» ABC News 2024-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  2. a b (Ingelesez) «Noemie FOX» ICF - Planet Canoe 2019-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]