Nomalizo Leah Tutu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Krugersdorp, 1933ko urriaren 14a (91 urte) |
Herrialdea | Hegoafrika |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Desmond Tutu (1955eko uztailaren 2a - 2021eko abenduaren 26a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nomalizo Leah Tutu, jaiotzez Shenxane, (Krugersdorp, 1933ko urriaren 14a) hegoafrikar aktibista da, Desmond Tuturen alarguna[1][2].
1933ko urriaren 14an jaio zen Krugersdorpen, Hegoafrikar Batasunean[2]. 1955eko uztailaren 2an Desmond Tuturekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituzten, Trevor Thamsanqa, Theresa Thandeka, Naomi Nontombi eta Mpho Andrea, eta denak Swazilandiako Waterford Kamhlaba ikastetxean ikasi zuten[3]. Bederatzi biloba izan zituzten[4]. 2015ean ezkontza-zinak berritu zituzten Orlandon, Soweton[5].
2016an aldaka ebakuntza egin zioten[6].
Leah Tutu irakasle eta erizaina zen. 1970 eta 1972 bitartean, Botswana, Lesotho eta Swazilandiako Unibertsitateko erregistratzailearen laguntzaile gisa lan egin zuen[2]. Hegoafrikako Etxeko Langileen Elkartea sortu zuen[1]. 1976tik 1984ra Hegoafrikako Arraza Harremanetarako Institutuko Etxeko Langileen eta Enplegatzaileen Proiektuko zuzendaria izan zen[2][4]. 1988an Desmond Tutu Peace Center erakundea sortu zuen. Hitzaldiak ematen ditu eliza eta emakume talde askotan[4].
2000n, National Louis Universityk honoris causa doktoretza eman zizkion Desmond eta Leah Tuturi[2][4].
2009an, We Are Family fundazioak Mattie J.T. Stepanek saria eman zizkion[7].