Norborneno | |
---|---|
Formula kimikoa | C7H10 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono eta hidrogeno |
Mota | bicyclic compound (en) |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 46 ℃ |
Masa molekularra | 94,07825 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | JFNLZVQOOSMTJK-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 498-66-8 |
ChemSpider | 9925 |
PubChem | 10352 |
Reaxys | 2037365 |
RTECS zenbakia | RB7900000 |
ZVG | 493129 |
DSSTox zenbakia | RB7900000 |
EC zenbakia | 207-866-0 |
ECHA | 100.007.152 |
Nornornenoa C7H10 formulako hidrokarburo ziklikoa da egitura oso tentsionatuta duena. Molekularen 1 eta 4 karbonoen artean metileno-zubia duen ziklohexenoa da. Lotura bikoitzaren ondorioz nahikoa erreaktiboa da. Bestalde, usain garratzeko solido zuria da.
Norbornenoa ziklopentadienoaren eta etilenoaren arteko Diels-Alder erreakzio baten bidez prestatzen da[1]. Ordezkatutako norbornenoak ere bide beretik prestatzen dira. Erlazionatutako konposatuak dira bi lotura bikoitz dituen norbornadienoa eta osorik hidrogenatuta dagoen norbornanoa.
Norbornenoa monomero edo komonomero moduan usa daiteke polimerizazio-prozesuetan.
Polinorbornenoek beira-trantsiziozko tenperatura altua eta gardentasun handia dute[2].
Etilenoarekin komonomero moduan erabiltzen da polimero bereziak prestatzeko.
Polinorbornenoa kautxuren industrian baliatzen da dandarraren kontrako moduan (trengintzan edo eraikuntzan), inpaktuaren kontrako gisa (pertsonen babeserako ekipamenduan) edo adhesioa hobetzeko (pneumatikoetan edo transmisio-sistemetan).