Nosis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Epizephyrian Locri (en) , ezezaguna |
Heriotza | Epizephyrian Locri (en) , ezezaguna ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, epigrammatist (en) eta idazlea |
Nosis (antzinako grezieraz: Νοσσίς; K. a.III. mendearen hasiera, Lokrida, Magna Grezia) poeta greko helenistikoa izan zen. [1][2]
Eskaintza erlijioso eta epitafotarako epigramak idatzi zituen, baita emakumeentzako homoerotismoan zentraturiko olerkiak. [3][4] Saforekin inspirazioa eta harekin lehia aldarrikatzen ditu. [5] Erinna eta Anyteren eragina ere du. [6] Tesalonikako Antipaterrek bederatzi poeten kanonean sartu zuen. [7]
Nosisen lanak ondo kontserbatu dira, eta Greziako Antologian 12 epigrama daude, gehienak emakumeei buruzkoak. [8] Poema hauetako bat (AP 5.170) Saforen 16. zatian dago inspiratuta. [9] Meleagro Gadarakoak, antzinako Greziako abeslaririk ospetsuenen artean koktu zuen Tesalonikako Antipaterrek Musekin lehiatzeko ohorea merezi zutenbederatzi poeten artean kokaten du.[10]
Nosisek berak bere olerkietan adierazi zuen bere amak Teufilide izena zuela, Kleokasen alaba. Beste epigrama batean Melina izeneko alaba bat izan zuela aipatzen du, Melino poeta izan daitekeena.[2] Noside bere garaikideek iraindu eta ondorengo poesia bildumek ahaztutako idazlea izan zen, oro har, emakumeen homosexualitatea lotsagarritzat jo zelako. Emakume izan eta olerki erotikoak idazteagatik prostituta zela ere proposatu dute hainbat kritikok [4][11]