Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Nukleo okulomotor | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nucleus nervi oculomotorii |
MeSH | A08.186.211.132.659.413.875.381 |
TA | A14.1.06.302 |
FMA | 54510 |
Terminologia anatomikoa |
III. bikote kranealaren nukleoa edo nukleo okulomotore amankomuna, mesentzefaloan, goiko kolikuluen mailan, kokatzen den nukleoa da. Mesentzefaloaren akueduktuaren inguruko gai grisaren aurrealdean kokatzen dira.
Nukleo okulomotoreak hainbat azpinukleoz osatuta dago eta hauek bi taldetan banatzen dira, aurrekoa eta atzekoa. Atzeko taldea sei nukleo txikik osatzen dute, hauetako bost simetrikoak dira erdiko lerroaren alde bietan. Seigarren nukleoa berriz, erdian kokatzen da. Aurreko taldea berriz, bi nukleotan banatzen da, bat aurre-erdialdeko eta bestea aurre-alboaldekoa.
Bere zuntzak atzetik aurrera zeharkatuko dute mesentzefaloa eta nerbioaren zuntzak atzeko gai zulatutik aterako dira: garun pedunkulu artean eta zubiaren mesentzefaloko goi ildotik.
III. bikote kranealak bi atal ditu:
Nukleo hauek aferentzia kortikonuklearrak hartzen ditu: aferentzia kortiko espinalak zuntz batzuk emango ditu bikote kraneal hauen nukleoetan sinaptatuko dutenak , bai eragile somatikoetan zein berezietan (arku brankialetarako nukleoetan sinaptatzen dutenak). Beraz, aferentzia kortikonuklear bilateralak hartzen ditu.
Nukleo honetako nukleorik hurbilena Edinger-Westphal nukleoa da, nerbio okulomotoreak egiten dituen funtzioen erakuslea dena. Begi niniko uzkurketa eta kristalinoaren akomodazioa ere burutzeko gaitasuna erakusten du.
III. bikote kranealaren nukleoak erlazioa edukiko du IV eta VI nukleoekin, hau da, begiaren muskulu estrintsekoak inerbatzen dituzten nerbioekin. Nukleo bestibularrekin (VIII) ere erlazioa du, izan ere, begiak mugitzean mugimendu erreflexuak emango dira oreka kontrolatzeko, luzetarako faszikulu medialaren bitartez ematen direnak.