Nyhavn | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6 m |
Mota | ubide, kale, hirigune historikoa eta erakargarri turistiko |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 55°40′48″N 12°35′25″E / 55.67987°N 12.59041°E |
Kokapena | Indre By |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatu | ![]() |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Nyhavn (euskaraz "kai berria") Kopenhagen XVII. mendean egindako kanala da. XVII. eta XVIII. mendeko etxe koloretsuen artean taberna giro itzela dago. Kongens Nytorv (Erregearen plaza berria) plazatik hasi eta kanal handiraino luzatzen da.
Kristian V.ak eraiki arazi zuen 1670 eta 1673 artean. Urte batzuk lehenago izandako daniar eta suediarren arteko gerran harrapaturiko suediar presoek eraiki zuten. Berehala arrantzaleen auzoa bihurtu zen, taberna eta putetxe ugari sortu zirelarik.
Dagoen etxerik zaharrena 9 zenbakiduna da. 1661ean altxatu zen. Iparraldeko ertzean dago, eta inguruko etxe guztiak bezala koloretsua da. Hegoaldeko ertzean berriz jauregiak azaltzen dira, esate baterako Charlottenborg jauregia.
Ontzi zaharren museoa eta kaia ere bertan dago.