Objektuaren iraunkortasuna


Objektuaren iraunkortasuna, objektuak existitzen direla ulertzeari deitzen zaio nahiz eta objektu hauek ez ikusiak, entzunak edo ukituak izan. Kontzientziaren jabe izan eta gerora gertatzen da, gorputza izanik lehen objektu iraunkorra. Hau, garapenaren psikologiako alorrean aztertuta izan den funtsezko kontzeptua da, hau da, umeen ahalmen sozial eta mentalen garapenaz arduratzen den psikologiaren alorrean. Oraindik ez dago adostasun zientifikorik objektuaren iraunkortasunaren ulermena giza garapenean noiz sortzen den ezartzeko. Ikertzaile batzuek diote bizitzaren lehenengo bi urteetan lortzen dela, beste batzuek, aldiz, jaiotzezko ulermena edo jaiotzan zehar lortutakoa dela uste dute. iraunkortasuna aztertu zuten lehen psikologoak Watson eta Pavlov izan ziren, eta objektuak eragindako estimuluak iraunkortasunaren eragileak zirela adierazi zuten XIX. mendean.

Jean Piagetek, objektuaren iraunkortasuna umeengan lehen aldiz aztertu zuen psikologo suitzarrak, haurtxoen lorpen garrantzitsuenetakoa zela esan zuen, ulermen hau gabe, objektuek ez luketelako existentzia independienterik eta iraunkorrik izango. Piageten garapen kognitiboaren teorian, umeek ulermen hau garatzen dute estadio sentsomotorra deituriko epean. Piagetek uste zuen umeen munduaren pertzepzioa eta ulermena garapen motorraren mendekoa zela eta haurrak objektuen ikusizko irudikapena, ukipenezkoa eta motorra lortzekoa beharrezkoa zela. Ikuspuntu honen arabera, objektuen ukimenaren eta manipulazioaren bitartez garatzen dute haurrek objektuaren iraunkortasuna.

Ikerketa goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Piagetek, haurren garapenean aditua, umeen portaeren frogak pilatu zituzten esperimentuak eraman zituen aurrera. Piagetek objektuaren iraunkortasuna aztertu zuen haurrei beraien objektu edo jostailu gogokoena aurkezten zitzaienean eta ondoren, hauek manta batekin estaltzen zituenean edukitzen zituzten erreakzioak behatuz. Objektuaren iraunkortasuna lanaren memoriaren ebaluazio metodo guztietatik lehenengotarikoa kontsideratzen da. Objektuaren iraunkortasuna garatzen hasi den haur bat jostailua eskuratzera edo jostailua estaltzen duen manta eustera iritsi liteke. Ulermen hau garatu ez duten haurrek nahastuta daudelakoaren itxura eman dezakete. Piagetek portaera seinale hauek interpretatu zituen objektuak desagertzeari utzi diolakoaren ustearen ebidentzia bezala. Objektuaren iraunkortasuna garatzen hasitako haurren gehiengoaren erreakzioak frustraziozkoak ziren, hauek bazekitelako objektuak existitzen jarraitzen zuela, baina ez non zegoen.  Hala ere, objektuaren iraunkortasuna garatzen hasiak ez ziren haurren erreakzioa, gaia haiekin joango ez balitz bezalakoa zen. Haur batek objektua bilatzen bazuen, sinisten zen haurrak uste zuela objektua oraindik existitzen zela.

Piaget haur batzuk objektuaren iraunkortasuna ulertzeko gazteegiak zirelakoaren ondoriora iritsi zen, honek azaltzen zuen haur horiek negar ez egitea haien amak alde egiterakoan («bistatik kanpo, gogamenatik kanpo»). Objektuaren iraunkortasunaren garapenaren falta A ez B erroreetara eraman dezake. Haur nagusiak akats hauek gutxiago egiten dituzte, neurri handi batean, objektuaren iraunkortasunaren kontzeptua ulertzeko trebeagoak direlako haur txikiagoak baino. Hala ere, ikertzaileek aurkitu date A ez B erroreak ez direla beti era sendo batean aurkezten. Gainera mota honetako errorea memoriako akats batengatik edo umeak, orokorrean, aurrez ikasitako jokabide motorrak errepikatzeko joerarengatik izan daitekeelaren konklusiora iritsi zen.

Estadio sentsomotorra 6 fasetan banatzen da, eta objektuaren iraunkortasuna fase hauetan hurrengo moduan garatzen da:

  1. Jaiotza - 1.hilabetea: Ereflexu-aktibitatea. Haurtxoek gorputza nola mugitu eta lan egin dezakeen ikasten dute. Ikusmena lausoa da eta atentzio uneak motzak dira. Haurtxoa jaiotzezko erreflexuak trebatzera mugatzen da. Fase honetako lorpen garrantzitsuenetarikoak xurgatzea, ikusmenezko jarraitzea eta eskua ixtea dira.
  2. 1.hilabetea - 4.hilabetea: Lehen mailako erreakzio zirkularrak. Haurtxoek objektuak antzeman eta hauen mugimenduak jarraitzen dituzte. Objektuak lehen zeuden tokian bilatzen jarraitzen dute, baina minutu batzuk pasa ondoren bilatzeari uzten diote. Haien besoak, begiak, eskuak eta hankak "«deskubritzen» dituzte fase honetan. Fase hau, irudi eta soinu familiarren aurrean ematen diren erantzunen eta gertakari familiarren ( koilara baten aurrean ahoa irekitzea) aurrean ematen diren erantzun antizipatzaileengatik markatua dago. Haurtxoaren mugimenduak jada ez dira hain erreflexugarriak eta intentzionalitatea agertzen hasten da. Haurrek, haiek kontrolatu ditzazketen akzioen bitartez, satisfakzioa lortu dezaketela deskubritzen dute.
  3. 4.hilabetea - 8.hilabetea: Bigarren mailako erreakzio zirkularrak. Haurrek partzialki izkutuak dauden objektuak eskuratzen dituzte, objektuak hor jarraitzen duela dakitela frogatuz. Hala ere, objektu bat guztiz ezkutatua baldin badago, haurrek ez dute saiakerarik egiten objektua errekuperatzeko. Fase honetan, haurrek ikusmena eta ulermena koordinatzen ikasten dute. Akzioak intentzionalak dira, baina haurrek objektuekiko antzeko akzioak errepikatzera jotzen dute. Haurrek haien inguruko objektuak manipulatuz gauzak gertatzea lortzen dutela deskubritzen dute, eta hauek errepikatzen dituzte haientzat emaitza satisfaktorioa izanez gero.
  4. 8.hilabetea - 12.hilabetea: Bigarren mailako erreakzio zirkularren arteko koordinazioa. Fase honetan haurrak kausalitatea zer den ulertzen du. Objektuaren iraunkortasunaren hasierako ulermena sortzen da eta, orain, haurra objektu bat berreskuratzeko gai da bere aurrean ezkutatua izan denean. Fase hau A ez B hutsegitearekin lotzen da. Posizio jakin batean (A) dagoen objektu bat berreskuratu ostean, haurrak bigarren posizio batean (B) berreskuratzea ez du lortuko. Fase honetan, umea helburu sinple bat lortzeko bi ekintza edo gehiago koordinatzen hasten da.
  5. 12.hilabetea - 18.hilabetea: Hirugarren mailako erreakzio zirkularrak. Haurra arazo berriak konpontzeko gai da. Bere ikus-eremuan behin eta berriz ezkutatua izan den objektu bat berreskuratzeko momentuan aurkitzen da, baina bere pertzepzio-eremutik kanpo badago ezin izango du hau aurkitu. Haurrak emaitzak lortzeko, objektuak manipulatzeko metodoak sortzen ditu. Piagetek ondorengo esperimentua burutuz ondorioztatu zuen ideia hau; hasteko, haurrak eskuetan zuen objektua hartu eta manta baten azpian ezkutatzen zuen. Haurrak berehala manta hartu eta honen azpian zegoen objektua berreskuratzen zuen, baina objektua haurra begira ez zegoela mantaren azpian ezkutatzen bazuen, haurrak ez zekien zer egin eta ez zuen objektua bilatzen.
  6. 18.hilabetea - 24.hilabetea: Arazoen ebazpen sinbolikoa. Haurrak erabat ulertzen du objektuaren iraunkortasuna. Ez dituzte A ez B motatako hutsegiterik beteko. Gainera, objektuak edukiontzietan ezkutatuta noiz dauden ulertzeko, hauen irudi mental bat garatzeko, irudi hau buruan mantentzeko eta arazoak konpontzearren manipulatzeko gai da, pertzepzioan bakarrik oinarritzen ez diren iraunkortasunaren arazoak barne. Orain, desplazamendu ez ikusiak ematen direnean objektua non egon daitekeen jakiteko arrazoitzen daki. Arazo sinpleak konpontzeko gai da "entsegu eta errore esperimentuak" erabili behar gabe.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]