Octavia E. Butler

Octavia E. Butler

(2005)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOctavia Estelle Butler
JaiotzaPasadena1947ko ekainaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaLake Forest Park2006ko otsailaren 24a (58 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery and Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Hezkuntza
HeziketaPasadena City College (en) Itzuli
California State University, Los Angeles (en) Itzuli
John Muir High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzientzia-fikzio idazlea, eleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaAfrofuturism (en) Itzuli
Genero artistikoafantasia
zientzia-fikzioa
feminist science fiction (en) Itzuli
fikzio espekulatiboa

octaviabutler.com
IMDB: nm1175129 Facebook: OctaviaButlerAuthor Instagram: octaviaebutler Musicbrainz: 64187a94-9361-4920-a33a-2a731621116e Discogs: 5015752 Find a Grave: 13473971 Edit the value on Wikidata

Octavia Estelle Butler (Pasadena, Kalifornia, 1947ko ekainaren 22a- Late Forest Park, Washington, 2006ko otsailaren 24a) zientzia fikzioko idazle estatubatuarra izan zen.[1]

Butler Pasadenan (Kalifornia) jaio zen. Aita hil ondoren, ama alargunak hazi zuen. Haurra zela oso lotsatia zen, eta liburutegian fantasia irakurtzen eta idazten aurkitu zuen ihesbidea. Nerabe zela hasi zen zientzia fikzioa idazten. Black Power mugimenduaren garaian komunitateko unibertsitatean parte hartu zuen. Tokiko idazleen tailer batean parte hartzen ari zen bitartean, Clarion Tailerrean parte hartzera animatu zuten, zeina zientzia fikzioan oinarritzen zen.

Laster saldu zituen lehen ipuinak, eta, 1970eko hamarkada amaierarako, idazle aintzatetsia zen, lanaldi osoan idazten jarduteko aukera zuena. Haren liburu eta ipuin laburrek irakurleen nahiz sarien epaimahaikideen arreta erakarri zuten. Idazketa-tailerrak ere eman zituen, eta, azkenean, Washington estatura aldatu zen. Butler bihotzeko batek jota hil zen 58 urte zituela. Butlerren paperak Huntington Libraryko ikerketa-bilduman daude gordeta.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Octavia Estelle Butler Pasadenan (Kalifornia) jaio zen 1947ko ekainaren 22an. Octavia Margaret Guyren (ama, etxekoandrea) eta Laurice James Butlerren (aita, zapata-garbitzailea) alaba bakarra izan zen. Butlerrek 7 urte zituela hil zitzaion aita. Amak eta amaren aldeko amamak hazi zuten, gerora esan zuenez, baptista-giro zorrotzeko ingurunean.

Pasadenako arraza-komunitate integratuan hazteak Butlerri aukera eman zion aniztasun kultural eta etnikoan bizitzeko, arraza-bereizketaren erdian. Amari laguntzen zion garbiketa-lanak egitera, eta biak sartzen ziren jabe zurien etxeetako atzeko ateetatik, langileak nola. Ama nahiko gaizki tratatzen zuten nagusiek. [2] [3]

Gazte-gaztetatik, Butlerren izaera lotsatiak (kasik paralizatzaile izateraino) zaildu egin zuen beste haur batzuekin sozializatzea. Horrek eta zuen dislexia puntu batek eskola amesgaizto bihurtu zioten; izan ere, burlen itu erraza zen, eta "zakarra eta tuntuna, traketsa, eta sozialki gauzaeza" zela sinetsi zuen. Horren ondorioz, Pasadenako Liburutegi Nagusian irakurtzen igarotzen zuen denbora.[4] Hasieran, maitagarrien eta zaldunen istorioen zale zen, eta segituan hasi zen zientzia fikzioko aldizkarietan interesatzen, besteak beste, Amazing Stories, Galaxy Science Fiction, eta The Magazine of Fantasy & Science Fiction. John Brunner, Zenna Henderson eta Theodore Sturgeonen lanak irakurtzen hasi zen. [5]

10 urte zituela, Butlerrek amari erregutu zion Remington idazmakina bat erosteko; hor "pikatu zituen lehen istorioak bi hatzekin".[6] 12 urte zituela, Devil Girl from Mars (1954) filmaren bertsio telebisatua ikusi zuen, eta ondorioztatu zuen berak idatz zezakeela istorio hobe bat. Gerora bere Patternist sailaren oinarria izango zena zirriborratu zuen. [5]Emakumezko idazle beltz batek izan zitzakeen oztopoak zein ziren jakin gabe, 13 urte zituela sentitu zen lehenengoz bere buruarengan konfiantza gabe, haren Hazel izebak asmo onenez zera esan zionean: "Maite... Negroak ezin dira idazle izan". Baina Butlerrek berean jarraitu zuen, istorio bat argitaratzeko; are, zientzietako bigarren hezkuntzako irakasleari, Pfaff jaunari, eskatu zion zientzia fikziozko aldizkari batera igorri zuen eskuizkribuko testua makinaz idazteko. [7]

1965ean John Muir Institutuan graduatu ondoren, Butler lanean aritu zen egunez, eta gauez joaten zen Pasadena City Collegera (PCC). Lehen urtean, unibertsitateko istorio laburren lehiaketa bat irabazi zuen, eta idazle gisa lehen diru-sarrera lortu zuen horrela: 15 dolar. [6]Halaber, Kindred nobela izango zenaren ideiaren ernamuina izan zuen. Black Power mugimenduan zebilen ikaskide afroamerikar batek ozen kritikatu zituen afroamerikarren aurreko belaunaldiak, zuriekiko mendeko izateagatik. Butlerrek geroagoko elkarrizketetan adierazi zuenez, gaztearen hitz horiek katalizatzaile izan ziren, eta horri erantzun zion mendekotasun horri testuinguru historikoa jarriz, eta erakutsi zuen menderakuntza hori uler zitekeela biziraupen isil baina kuraiatsu gisa ere. 1968an, Butler PCCn graduatu zen, Artean, historiaren gaineko ikuspegiarekin. [8]

Azken urteak eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan, Butlerrek idazleen blokeoa eta depresioa jasan zituen, hein batean, arterietako odol-presio altuaren aurkako medikazioaren albo-ondorioek eraginda. [7]Idazten jarraitu zuen, eta eskolak ematen zituen Clarionen Zientzia fikzioko idazleen tailerrean. 2005ean, Chicago State University-ko Nazioarteko Idazle Beltzen Famaren aretoan sartu zuten.

Butler Lake Forest Parkeko bere etxearen kanpoaldean hil zen, 2006ko otsailaren 24an, 58 urte zituela. Garai hartako berriek ez zuten argitu zerk eragin zuen haren heriotza: batzuen arabera, bihotzeko batek jota hil zen; beste batzuek zioten erori egin zela, eta lurra buruarekin jo ondoren zaurituta hil zela.[9] Beste baten arabera -Locus aldizkariak hala dio-, bihotzekoaren ondorioz erori egin zen, eta horrek eragin zizkion buruko zauriak.

Butlerrek harreman luzea izan zuen Huntington Libraryrekin, eta bere dokumentuak eman zizkien hil ondoren. Besteak beste, eskuizkribuak, gutunak, eskolako apunteak, kaierak eta argazkiak.[10] Bilduma 386 kutxatan sartutako 9.062 piezak, bolumen batek eta bi paper-zorrok osatzen dute, besteak beste, eta 2010ean ikertzaileen eskura jarri zen.[11]

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butlerren lanen bibliografia oso bat Calvin Ritchek idatzi zuen, 2008an.[12]

Patternist saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Patternmaster (Doubleday, 1976)
  • Mind of My Mind (Doubleday, 1977)
  • Survivor (Doubleday, 1978)
  • Wild Seed (Doubleday, 1980)
  • Clay's Ark (St. Martin's Press, 1984)
  • Seed to Harvest (Grand Central Publishing 2007; antologia (Survivor izan ezik)
Xenogenesis saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Dawn (Warner, 1987)
  • Adulthood Rites (Warner, 1988)
  • Imago (Warner, 1989)
  • Xenogenesis (Guild America Books, 1989)
  • Lilith's Brood (Warner, 2000) Dawn, Adulthood Rites eta Imago lanen beste antologia bat.
Parable saila (honela ere deitua: Earthseed saila)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Parable of the Sower (Four Walls, Eight Windows, 1993)
  • Parable of the Talents (Seven Stories Press, 1998)

Nobela independenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kindred (Doubleday, 1979)
  • Fledgling (Seven Stories Press, 2005)

Ipuin bildumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bloodchild and Other Stories (Four Walls, Eight Windows, 1995; Seven Stories Press, 2005 Amnesty eta The Book of Martha barne)
  • Unexpected Stories (2014, A Necessary Being eta Childfinder barne)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Crossley, Robert. "Critical Essay." In Kindred, by Octavia Butler. Boston: Beacon, 2004. ISBN 0807083690 (10) ISBN 978-0807083697 (13)
  2. "Butler, Octavia E. (Estelle) 6/22/1947–2/24/2006", in Shari Dorantes Hatch (ed.), Encyclopedia of African-American Writing: Five Centuries of Contribution: Trials and Triumphs of Writers, Poets, Publications and Organizations, 2nd edn. Amenia, NY: Grey House, 2009.
  3. Pfeiffer, John R. "Butler, Octavia Estelle (b. 1947)." in Richard Bleiler (ed.), Science Fiction Writers: Critical Studies of the Major Authors from the Early Nineteenth Century to the Present Day, 2nd edn. New York: Charles Scribner's Sons, 1999. 147–158.
  4. Smalls, F. Romall. "Butler, Octavia Estelle", in Arnold Markoe, Karen Markoe, and Kenneth T. Jackson (eds), The Scribner Encyclopedia of American Lives, Vol. 8: 2006–2008. Detroit: Charles Scribner's Sons, 2010. 65–66.
  5. a b McCaffery, Larry, and Jim McMenamin, "An Interview with Octavia Butler", in Larry McCaffery (ed.), Across the Wounded Galaxies: Interviews with Contemporary American Science Fiction Writers, Urbana: University of Illinois Press, 1990.
  6. a b .
  7. a b Logan, Robert W. "Butler, Octavia E.", in Darlene Clark Hine (ed.), Black Women in America: A Historical Encyclopedia, 2nd edn. Oxford: Oxford University Press, 2005.
  8. .
  9. (Ingelesez) «Sci-fi author Octavia Butler dies at 58» www.advocate.com 2006-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  10. (Ingelesez) «Octavia Butler's papers going to the Huntington Library» LA Times Blogs - Jacket Copy 2009-10-02 (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  11. «Octavia E. Butler Papers» www.oac.cdlib.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  12. Calvin, Ritch. (2008). «An Octavia E. Butler Bibliography (1976-2008)» Utopian Studies 19 (3): 485–516. ISSN 1045-991X. (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]