Odol garbitasun

XV. mendeko juduak, Bartzelonako katedraleko erretaula

Odol garbitasun estatutuak, Antzinako Erregimenaren garaian, Espainian erabiltzen zituzten diskriminazio-tresna legalak izan ziren. Honelako estatutuak eskatzen zizkioten erakundeek bere kide berriei kristau zaharren ondorengoak zirela baieztatzeko. 1449ko Toledoko kristautuen kontrako matxinadan sortu ziren[1] eta, Nikolas V.a aita santuak berak gaitzetsiak izanda ere, hedapen handia izan zuten udaletan, unibertsitateetan, ordena militarretan, eta abar. 1478an Inkisizioa eratu zenetik, estatuaren eginkizunik nagusiena "odol inpurokoak" ofizio eta karguetatik baztertzea izan zen.[2]

Teologiaren ikuspegitik, estatutu hauen arazo nagusia ez zen diskriminatzaileak zirenik baizik eta bataioak ere gizabanakoen bekatuak ez zituela garbitzen aurresuposatzen zutela, kristau doktrinaren guztiz kontrakoa zena.

Estatutuek berez ez ziren inoiz zuzenbide publikoaren parte izan eta XVII. mendearen amaieran mantentzen zirenak aho betean bazterrean uzten zituzten. Salbuespen bakar bat izan zen: Mallorcan xueta jatorria zuten apaizek ezin izan zuten katedralean meza kantatu 1960ko hamarkadara arte.[3]

Garai haietako egile askok euskaldunon kaparetasun unibertsala aldarrikatu zuten[4] musulmanen konkista Euskal Herrirantz ailegatu ez zela argudiatuz. Doktrina honen ondorioz, euskaldunok jatorrizko garbitasuna mantendu genuen, espainiarrak "kutsatu" ziren bitartean. Kaparetasun unibertsalari esker euskaldun askok lana lortu zuten administrazioan.[5] Espainiar nobleziak doktrinarekin bat egin zuen, izan ere, kideetako askok euskal jatorria zuten.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kamen, Henry. (2011). La Inquisición Española. Una revisión histórica. (3. argitaraldia) Bartzelona: Crítica, 244 or. ISBN 978-84-9892-198-4..
  2. Azurmendi Otaegi, Joxe. (2010). Espainolak eta euskaldunak. Elkarlanean, S.L.. ISBN 9788497838467..
  3. Pérez, Joseph. (2005). Los judíos en España. Madril: Marcial Pons.
  4. (Gaztelaniaz) Arrieta Alberdi, Jon. La idea de España entre los vascos de la Edad Moderna. in: Anales 1997-1998..
  5. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Limpieza de sangre. .
  6. (Gaztelaniaz) Aranzadi, Juan. (2012-3-7). Milenarismo vasco: Edad de Oro, etnia y nativismo. Penguin Random House Grupo Editorial España, 508–509 or. ISBN 978-84-306-1581-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]